Iaz jaialdiaren 20. ekitaldia ospatu ondoren, ekitaldi barri hau Plentzia, Elorrio, Loiu, Zeanuri eta Abadiñon garatuko da. Besteak beste, Kroazia eta Txekiako musikariek parte hartuko dabe.
Bihar -azaroak 14, zapatua- Daniel Oyarzabal (organoa) eta Miriam Hontanak (biolina) jardungo dabe Elorrioko Sortzez Garbia basilikan, 20:00etan.
Katarina Lamottek azaroaren 28an, zapatuz, jardungo dau 12:30etan Loiuko San Pedro Apostolua eleizan.
Gabonetako kontzertua Zeanuriko Andra Mari eleizan ospatuko da abenduaren27an, 19:00etan, Loreto Aramendiren eskutik.
Eta jaialdiarei amaiera emoteko, Lucie Záková eta Carlos Arturo Guerrak organo-kontzertua eskeiniko dabe lau eskutara, abenduaren 28an, 19:30etan, Abadiñoko San Trokaz eleizan.
Jaialdiko musika-emonaldiez gainera, bisita gidatua egingo da Abadiñoko San Trokaz eleizara, hain zuzen be, azaroaren 21ean, 10:30etan.






