26-11-2025 Miércoles, XXXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eskuragarri da eleizbarrutiko seminarioaren Gabonetako jaiotza
26.11.2025

Eskuragarri da eleizbarrutiko seminarioaren Gabonetako jaiotza

Sortzez Garbiaren eguna barne hartzen dauan Abendualdian ohikoa danez, Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioak laguntzeko aukera emon gura deutse eleiztarrei, oraingoan Gabonetako jaiotza salgai jarriz. Jaiotza hori 6 euroren truke eskuratu daiteke Begoñako basilikako dendan edo 94 424 38 97 telefonora deitu eta eskaria eginez.

Azken hogei urteotan, Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioak askotariko lagungarriak prestatu ditu Abendualdi-Gabonetarako: Abendualdiko koroak familientzat edo Abendualdiko egutegia. Aurton, erraz osotu eta etxe, ikastetxe edo lantokietako edozein lekutan jarteko moduko jaiotza da. 

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: