24-01-2025 Viernes, II semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 ETBk Lekeitiotik emongo ditu datozan domeketako mezak
24.01.2025

ETBk Lekeitiotik emongo ditu datozan domeketako mezak

Euskal telebista publikoaren lehenengo kateak (ETB1), Lekeitioko basilikatik emongo ditu mezak datozan lau domekatan goizeko hamarretan. Tenplu honek erretaula nagusi zoragarria dau, Sevilla, Toledo eta Oviedokoakaz batera, Estatuko handienetakoa dana.  Andra Mariaren Zeruratzearen izenpeko dan tenplu honetan, Cavaille Coll organoa dago eta hori joz girotuko dau eleizkizuna Mesus Mari Bollar organistak datorren domekaz, urtarrilak 26, eta otsailaren lehenengo hiru domekatan. Herribilduko kultur ondasunik garrantzitsuenetakoa dan musika-tresna hau barriztatzen dihardue. 

Jose Agustin Maiz parrokoa buru dala ospatuko dira datozan lau asteetan Lekeitioko basilikatik emongo diran lau mezetan. 

1854an, sasoian frantziar organogilerik onena zan Aristide Cavaille-Collek eraiki eban organoak lagunduko deutso domekako liturgiari. Organo erromantikoen aitzindari eta egilerik onenentzat joten da berau.

Urteen buruan, musika-tresna hau hondatu egin da eta, horretaitik, alkartea osotu dabe, barriztapen-prozesua martxan jarteko. 

Lekeitioko Organoen Lagunak
Alkarteko hainbat kide: Olatz Saitua, Jose Agustin Maiz, Sabin Lauzirika eta Itxaro Mentxaka. Goian, Jesus Mari Bollar organista

Mezenas bila

`Lekeitioko Organoen Lagunak´ alkarteak `aitabitxi´ eta `amabitxi’ bila dihardu, 600.000 euro inguruko kostua dauan barriztatzeari aurre egiteko.

Izan be, organoa “piezaz bieza desmuntatu behar dabe eta organo erromantikoetan aditua dan organo-konpontzaileren baten tailerrera eroan”. Hona hemen ekarpenak egiteko bideak:

Kutxabank

Bizum: LEBAOR                  ES 15 2095 0050 3191 2378 3521

Tf.: 665 701 722     

Email: lebaorlekeitio@gmail.com

Lekeitio kartela tutuak
Laguntza eskatzeko kartela tenpluaren fatxadetako baten

ETB1 kateak domeka honeetan emongo ditu mezak: urtarrilaren 26an eta otsailaren 2, 9 eta 16an

Imagen de San Pedro, al fondo la basílica de Lekeitio

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: ETB, Lekeitio