22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Etikan eta adimen artifizialean aditua dan Andrea Ciucci, Bilbon
10.05.2024

Etikan eta adimen artifizialean aditua dan Andrea Ciucci, Bilbon

Datorren domekaz, maiatzak 12, Eleizak Gizarte Komunikazinoen Eguna ospatuko dau Aita Santuak proposatutako goiburu eta mezuagaz: `Adimen artifiziala eta bihotzaren jakituria´. Hori dala-eta, Bilboko Eleizbarrutiak RenAlssance adimen artifizialaren etikarako Vatikanoko Fundazinoko idazkari nagusi dan Andrea Ciucci gonbidatu dau Bilbon ospatuko diran jardunaldietara. Ekainaren 5 eta 6rako dago eginda hitzordua. Lehenengo ekitaldia Deustuko Unibertsitatean izango da eta `Dekalogoa, AAren erabilera etikorako komunikabideetan´, aurkeztuko dala-eta, Eleizbarrutiak eta Kazetarien Euskadiko Kolegioak eta Kazetarien Euskadiko Alkarteak ekitaldia antolatu dabe herritar guztientzat. Ekainaren 6ko saioa Barrian (Plaza Barria, 4) ospatuko da eta Bizkaiko Eleiza osotzen daben norbanako eta errealidadeei zuzenduta dago. 

Beste behin be, Gizarte Komunikazinoen Eguna berezia izango da Bizkaian. Andrea Ciucci Bizirako Pontifize Akademiaren egoitzaren koordinatzaile eta RenAIssance adimen artifizialaren etikarako Vatikanoko Fundazinoko idazkari nagusia Bilbora etorriko da. Kultur Erakundeen Mahaitik bultzatuta, bigarren urtez jarraian, Kazetariak dalakoaren laguntza izango dauan egitarauan parte harutko dau.

Adimen Artifiziala eta komunikabideak

Orain dala urtebete, Gizarte Komunikazinoen Eguna zala-eta, Eleizbarrutiak gai hau lantzeko mahaia sortzea sustatu eban, “komunikabideetan AAren erabilera etikoa izteko dekalogoa” prestatzeko. Kazetarien Euskadiko Kolegioa eta Kazetarien Euskadiko Alkartea prest agertu ziran hasieratik komunikazinoaren arloan aitzindari dan ekimen honetan laguntzeko. 

Lankidetza honen eraginez, lantaldea eratu zan, besteak beste honeek osatuta: El Correo, Berria, Radio Bilbao, COPE–Euskal Herria, Radio Popular-Herri Irratia eta Bizkaia Irratia komunikabideak; Deustu, EHU, Ramon Llull, Arrasate unibertsitateak, komunikabideetarako Bilbao, Gasteiz eta Donostiako Eleizbarrutietako ordezkaritzak, unibertsitateko irakasleak, teknologian adituak eta Eurobasque.

AA
“Komunikabideetan AAren erabilera etikoa izteko dekalogoa”sortzeko mahaiaren eraketarako konpromisoa sinatu ebenetako batzuk.

Jardunaldia, Adimen Artifizialean adituak diranakaz

Urtean hainbat batzar eta ekintza burutu ondoren -besteak beste, agerraldia Eusko Legebiltzarrean-, dekalogoa ekainaren 5 eta 6an aurkeztuko da jentaurrean.

Batzordearen agerraldia Eusko Legebiltzarrean
Dekalogoa, Eusko Legebiltzarreko Batzorde baten aurkeztu zan

Dekalogoaren aurkezpena hiru unetan egingo da. Ekainaren 5ean, goizeko 11:00etan, prentsaurrekoa ospatuko da eta, arratsaldez, ekitaldi publikoa izango da 19:00etan, Deustuko Unibertsitatean (Garate aretoa).

Gai honen inguruan jakin-mina dabenentzat izango da ekitaldia eta hemen izena emon daiteke leku guztiak bete arte. Andrea Ciuccik berbaldia eskainiko dau, “Adimen Artifiziala eta humanismoa” gaiaren inguruan. 

Gero, Ainara Larrondo.Kazetaritzan doktore eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU). Honeek izango dira partaideak: Ramon Salaverria (Katedraduna kazetaritzan Nafarroako Unibertsitateko Komunikazino-fakultatean eta  kontinenteko Zientzia-akademia nagusi dan Europar Akademiako kide aukeratu barri), Mario Hernandez Ramos, (Europako Batzordeko Adimen Artifizialerako Batzordeko Espainiar Ordezkaritzaren buru eta zuzenbide Konstituzionaleko irakasle titularra Madrileko Unibertsitatean) eta Carmela Ríos (kazetaria, irakasle Sevillako Loiolako Unibertsiatean, aditua gizarte sareetan, kazetaritza mobikorrean eta desinformazinoan).

Andrea Ciucci Barrian

Ekainaren 6an, goizeko 11:00etan, Bizirako Pontifize Akademiaren egoitzako koordinatzaileak (Vatikanoa) Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI), Komunikabideetarako Sailak eta Kultur Erakundeen Mahaiak antolatutako saioan parte hartuko dau

Andrea Ciucci