Aitamen berezien kategorian, Pello BIlbao txirrindulariak eta Maite Pastor Santurtziko San Jose de Calasanz ikastetxeko irakasleak jaso eben saria, euren esparruetan nabarmendu izan diralako. Erakundeei emoten jaken sarian, Meatzaritzaren Euskal Herriko Museoak jaso eban BizkaiaGara Saria, bere konpromiso, ekarpen, gizarte eta ondare arloko balioagaitik eredu izaten jarraitzeagaitik. Ibilbideari dagokion kategorian, Arantza Uzkiano Hartu-Emanak alkarteko presidenteari emon eutsen saria eredu izateagaitik gizarte ardura eta konpromisoan.
Bizkaiko Foru Aldundia, EDE Fundazinoa eta BBK
BizkaiaGara, Bizkaiko pertsonen, erakundeen eta alkarteen aldeko herri ekintzarako, boluntarioen jardunerako eta alkarte lanerako eremua da. Bizkaiko Foru Aldundiak, EDE Fundazinoak eta BBK-k bultzatzen dabe.
BizkaiaGara Sariak Boluntarioen Nazinoarteko Egunari lotuta emoten dira. Alkartasunaren eta gizarte eraldaketaren ikuspuntutik, lekukotik orokorrera joz eta alkarte eremu giztietatik (kultura, gizarte ekintza, kirola, ingurunea, heziketa…) pertsonen eta, orokorrean, Bizkaiaren bizitzaren hobekuntzarako bokazinoa, lana eta ekarpena erakutsi daben pertsonen eta gizarte eragileen (enpresak, erakundeak, alkarteak, ikastetxeak, unibertsitateak) ekimen, konpromiso eta ibilbidea autortzeko bide dira.
Boluntarioen Nazinoarteko Eguna
Bizkaian, Caritasek 2.000 boluntario inguru ditu. Eleizbarrutian, gainera, beste hainbat arlotan be garrantzitsua da boluntarioen esku-hartzea: parrokietan, Eleizbarrutiko administrazinoan, pastoralgintzan, erakundeetan, eskaut mobimentuan. Guztira, 5.000 inguru dira Bizkaiko Eleizan boluntario lez jarduten dabenak.
Eskerrik asko guztiei!