02-04-2025 Miércoles, IV semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Euren etxea itzi eta bizimodu hobearen bila atara diran emakumeak gogoratuko dabez ‘Bizkaia isilik’ bilkuretan
26.03.2025

Euren etxea itzi eta bizimodu hobearen bila atara diran emakumeak gogoratuko dabez ‘Bizkaia isilik’ bilkuretan

Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, "Bizkaia isilik" bilkurak egingo dira etorkinek eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko. 

“Bizkaia isilik” bilkurak 19:00etan izaten dira honako leku honeetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan.

Martxoko bilkuran, euren etxea itzi eta eurentzat eta euren ingurukoentzat bizimodu hobearen bila atara diran emakumeak gogoratuko dabez bilkuretan.“Atzo eta gaur, eurek eragin ez daben indarkeriatik, gerretatik ihes egiten daben emakumean, bidean bestelako indarkeriak jasateko arriskua izaten dabenak, ibilbidean ez da-eta inongo segurtasunik izaten”.

Gogoan izango dabe, gainera, bizia salbatzeko euren familiakaz ihes egiteko aukerarik ez daben emakumeen egoera, emakume horreei “biziari eusteko eta nazinoarteo babesa jasoteko eskubidea ukatu” egiten jake-eta.

Euskadira datozan etorkinak, emakumeak dira gehien bat

Hego Amerikatik, Magrebetik, Ekialde Ertainetik, Sahara azpiko Afrikatik, ekialdeko Europatik, Asiatik etorritako emakumeak dira, “emakume ausartak, heltzean arrazakeria, sexismo eta klasismoaren harresiak aurkitzen dabezan emakumeak. Oinarrizko eskubide barik izten dabezan harresiak, emakumeen garapen pertsonal eta profesionala, familia bizitza mugatzen daben harresiak. Gero eta emakume gehiago bizi da kale gorrian, emakume izateak berak dakartsen ahulezia areagotuz. Gure babes-sistemak ahultzean, emakume eta umeek babes gitxiago dabe. 

Etxeko lanak egiten dabezan emakumeak

Beste kontu bat be izango dabe gogoan, hau da, martxoaren 30ean etxeko lanak egiten dabezan emakumeen nazinoarteko eguna ospatzen dala. “Emakumeon lana ezinbesteko bada be, emakume etrokin askok eta askok baldintza negargarrietan zaintzen dabez mendekotasuna daben pertsonak; zapalduta dagoz eta egoera eskasean bizi dira. Geure egin gura doguz euren eskariak: euren eskubideak errespetatu daiezala, zaintza publiko doako eta unibertsalen sarea izan daiela eta euren egoera arautu daitela. Zaintzaileak zaintzea, justizia soziala da”.

Imagen: Markus Winkler