30-01-2026 Viernes, III semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Euskalerriko Eskautak Bizkaiak hondakinak jasoko ditu domekan, Ereagako hondartzan
30.01.2026

Euskalerriko Eskautak Bizkaiak hondakinak jasoko ditu domekan, Ereagako hondartzan

Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko 14 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek bat egingo dabe domekaz Getxoko kostaldeko ingurumen natural ederra garbitzeko eta zaintzeko ahaleginean. Surfrider Foundation alkarteagaz batera, neska-mutilek hondakinak batuko dabez Getxoko Ereagako hondartzan. 

Ehun eta berrogeta hamar gazte inguruk plastikozko botilak eta gainerako ontziak batzen emongo dabe domeka goiza.

Zabor-ale bakotxa Ocean Initiatives egitaua kudeatzen dauan GKEaren protokoloaz baliatuz sailkatuko da batutako zaborra eta datuak Ingurumenaren Europako Agentziara bialduko dira. Lana amaitu ondoren, otoitzaldia egingo dabe Alex Andreu Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko kontsiliarioak eta Borja Uriarte kontsiliarioak lagunduta, egunean zehar bizi izandakoaren inguruan gogoeta eginez. 

Surfrider Foundation

Mundu osoan kostalde eta ozeanoen zaintzan aitzindari dan eta 2024an be Sopelako hondartzaren garbiketa eta zaintza lanetan esku-hartu eban Surfrider Foundation alkartearen eskutik jarduteak beste bultzada bat emongo deutso ekimen honi. itsas zaintzearen inguruko esperientzia eta konpromisoa guztiz baliagarri dira jardueraren arrakastarako. 

Maria Ballesteros Surfrider Foundation alkartean heziketaz eta boluntario-lanaz arduratzen danak adierazo dauanez, “gozamena da gazteek konprometitzeko eta gure inguru hobetzen laguntzeko gogoa dabela ikustea. Surfrider alkartean, lanean dihardugu ohitura onak sustatzeko”. Euskaut mobimentua, bere aldetik, pozik eta harro dago jarduera hau eta antzeko ekimenak egiteko aukera izateagaitik, gazteei euren inguruaren zaintza eta babesagaz konprometitzeko aukera emoten deutsie-eta. Gazteen parte-hartze eraginkorra ikusita, alkarteagaz konprometituta dagozala eta mundua aurkitu eben baino hobeto itzi gura dabela atzeman daiteke. 

Imagen: Marta Ortigosa

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Eskautak