16-03-2026 Lunes, IV semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Fernando Marcos bikarioa Bilboko Aste Santuko pregoilari
16.03.2026

Fernando Marcos bikarioa Bilboko Aste Santuko pregoilari

Fernando Marcos Ayjon, III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao, Basauri eta Etxebarri) lurralde bikarioa izango da aurtengo Aste Santuko pregoilaria BIlbon. Pregoiaren irakurketa gaur iluntzeko 20:00etan izango da Bilboko Santiago katedralean. Gura daben guztiek parte hartu leikie Bilboko Kofradien Ermandadeak antolatutako ekitaldian eta zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. 

Fernando Marcos Abandoko San Bizente Martiria parrokiako parroko da eta bere egoitza bertan dauan Nekaldiaren Kofradiako kontsiliario. Bere esanetan, “el pregón estará enfocado desde mi experiencia cofrade y la puesta en valor de las cofradías como lugar de encuentro humano y de encuentro con Dios”.

Pregoilariak azaldu dauanez, “en los días de la Semana Santa que se acerca, las cofradías sacan y portan en nuestras procesiones por las calles de Bilbao imágenes legadas por nuestros antepasados que, sin perjuicio de su indudable importancia histórica y artística, no son elementos meramente culturales, sino que implican una pertenencia activa a la parroquia, a la diócesis de Bilbao”.

Fernandoren ustez, kofradiakideek euren lekukotasuna emoten dabe gizartean, Aste Santuko prozesinoetan jentaurrean agertzera emonez, baina baita especialmente en su vida diaria durante todo el año, pues nunca se puede olvidar la dimensión de la caridad, la cercanía y compromiso social, especialmente con los más necesitados”.

Pregoia Aste Santua

Guadalajaratik Bilbora

Fernando Marcos Guadalajaran jaio zan 1969an. Eleiz heziketa Siguenzako seminarioan hasi eban eta bertan egin zan abade 1994an. Siguenza-Guadalajarako eleizbarrutiko hanbat parrokiatan jardun eban pastoralgintzan, irakasle be izan zan hainbat ikastetxetan eta abade ministerioari dagokiozan egitekoak burutu ebazan, besteak beste, Molina de Aragon, Uceda, Guadalajara eta Fontanarren.

2005ean, Deustuko Unibertsitatera etorri zan ikastera eta, aldi berean, La Peña auzoko parrokietan lagundu eban. Ikasketak amaitu eta Bilbon jarraitu eban, eleizbarrutiko pastoralgintzan egonkortasunez txertatuz. San Frantzisko Xabier parrokiako eta, beranduago, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako parroko izendatu eben. 

2021etik aurrera, III. eta VII. bikaritzetako lurralde bikario da. 2023ko apirilaren 23an, Bilboko eleizbarrutian inkardinatu zan era iraunkorrean, bertako abadeen taldean sartuz.

Fernando Marcos

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Abadea, Aste Santua