Hasieran, ikasketa-bekak emon ebezan baldintza bategaz: herrialdean bertan geratu lan egiten, jakintzak bertan geratu eta garapena sustatu ahal izateko.
Egitasmo hori amaitzean, gaur egungo honi laguntzen deutse. Beroni esker jakin izan dabe edateko urik jadetsi ezin daben ume eta helduak baldintza eskasetan bizi dirala garbitasunari dagokionez eta makina bat gaixotasun jasaten dabela.
Ur-bideratzeak eta andelak
Burundiko Ruygiko herrixka menditsuetan ur-bideratzeak eta andelak eraikitzean datza egitasmoa, izan be, inguruko orografiak urik ez izatea eragiten dau.
Osasun-heziketa be emoten jake higiene-neurriei buruz eta eraikitako azpiegituren mantentze-lanak egiteko prestaketa. Gainera, “lortu geinke” egitasmoa be sustatzen da: kreditu txikiak emoten dira bertajo jenteak ekonomia-jarduera txikiei deieen, euren familien mantenurako bitartekoak jadetsi ahal izateko.
Arduradunen esanetan, esperientzia guztiz positiboa da eta hainbat herrixkarentzat onuragarri izan da.
Egitasmo hneek Mundu Alkartua Alkartearen bidez gauzatzen dira, CASOBU bertako alkarteagaz lankidetzan eta aurrera eroateko ezinbestekoa da lekuko alkarte eta agintarien partaidetza zuzena.
X. baba-jan solidarioa
Maiatzaren 11an, fokolar mobimentuko Bilboko komunidadeo kideek X. baba-jan solidarioa ospatu eben Begoñako basilikako lokaletan. Batutako dirua Mundu Alkartua Alkarteari bialduko jako Igino Giordani Fundazinoaren bitartez, Burundin garatzen diharduen “Ura bizi-iturri” egitasmora zuzentzeko.
Egitasmoaren barri zehatzagoak: