23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Forutarren agurra frantziskotarrei
01.08.2024

Forutarren agurra frantziskotarrei

Atzo, San Inazio egunez, Forutarrek euren jaietako egun nagusia ospatu eben. Mezatan, herritarrek omenaldia eskaini eutsien 300 urte baino gehiago herrian izan dan ordeneko azken hiru fraileei. Mikel Magunazelaia alkateak opari bana emon eutsienJesus Mari Madariaga, Felix Bilbao eta Pedro Urriolabeitiari. Esker ona agertu eutsien herritarren izenean. Fraileak apur bat `gainezka´ sentidu ziran horrenbeste `laztan´ jasota.

Frantziskotarrak instituzinoa dira Bizkaian. Foruan alkartea izan dabe azken 305 urtean. Atzo herritarrek esker oneko mezea ospatu eben eurekaz batera. Komentutik doaz baina ez urrun – Madariaga fraileak dinoanez-. Felix eta Pedro Bermeoko komentuan egongo dira eta ni neu, Bilboko San Frantziskokoan”.

Sasoian sasoikoa. Orain hiru mende Izaroko ugartetik alde egin behar izan eben frantziskotarrek eta orain be, bokazinoen faltak eraginda, maletak egin behar izan dabez errealidadera egokituz. 

Frantziskotarren azken mezea Foruan
Foruako Tourseko San Martin jentez bete zan

Izaron 1422tik

Bizkaiko ugarterik handienean, Izaron, egon ziran frantziskotarrak XV. mendearen hasieratik. Kalahorrako gotzainak Diego López de Zuñigak eta  Martín de Arteaga fraileak eregi eben komentua bertan.

Oraindino be hasierako komentu haren aztarnak dagoz ugartean. 240 maila egozan itsasotik eraikinera heltzeko eta sasoiko erreginak jarri eban dirua honeek egiteko. Isabel Igoa ez eze, bere senarra Fernando Katolikoa eta Enrique IV. bere nebea be igaro ziran bertatik. Gernikako Batzar Etxetik, Gernikako arbolaren aurrean foruei zin egin ondoren joaten ziran ugarteko komentura otoitz egitera.

Komentua

Lau fraile, Martin de Arteaga buru zala izan ziran lehenengo ugarteko komentuan bizi ziranak. Urte horretan bertan, Gernikan, lekaime klaratarren komentua eregi zan. Honeek urte honetako apirilean itxi dabez ateak.

Izaroko eraikinak 1000 metro karratu baino gehiago eukazan. Patioa eukan erdigunean eta putzu bat. Putzuaren inguruetan egoan eleiza barria, zaharra eta fraileen etxebizitzea. Sukaldea eta jantokia ortuaren ondoan egozan.

Madalen eleizearen aztarna batzuk
Oraindino be ugartean aztarna batzuk dagoz

Itsaslapurrak XVI. mendearen amaieran

Komentuari eraso egin eutsien Frantziako kortsarioek 1596an. Lehenengo Bermeora sartzen ahalegindu ziran baina harresia aurkitu ebenez, errezago egin jaken fraileen kontra egitea. Holan, ontzi pare bat heldu ziran ugartera. Fraileak preso hartu, irudiak apurtu eta sua emon eutsien artxiboari eta komentuari. Zutik geratu ziran bakarrik eleizea eta klaustroa. Urteak joan eta etorri, azkenean fraileek handik alde egiteko erabakia hartu eben.

Lehenengo Mundakan saiatu ziran baina azkenean Foruko ama-alaba bik euren etxea emon eutsien eta bertan sortu eben komunidadea. Gernika alboko herrian egon dira fraileak azken 305 urteotan.

Pastoral Barrutiaren agurra irailean

Irailaren 21ean, Pastoral Barrutiak esker oneko mezea ospatuko dau fraileakaz Tourseko San Martin parrokian.

Ostean, bazkaria egingo da inguruko jatetxe batean.

El alcalde de Forua entregando un presente en nombre de los forutarras