Gaur -apirilak 26, zapatua-, goizeko 10:00etan hasiko da Frantzisko Aita Santuaren arimaren aldeko hileta Erromako San Pedro basilikan. Zuzenean emongo da web honen bidez. Gainera, datorren astelehenez, apirilak 28, Aita Santuaren arimaren aldeko Hileta-meza Nagusia ospatuko da Begoñako basilikan, 18:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, eta hau be zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez, Radio Popular-Herri Irratiaren bidez eta Tele Bilbao katetik.