Gabonetako loreakaz apaindu dabe kapera eta jaiegunez Eukaristiak ospatuko dabez bertan. Gainera, Gabon-postalak eta egutegiak banatzen dihardue ospitaleko zerbitzuen artean.
“Barri Ona Basurtuko ospitaleko bazter guztietara heldu daitela”
Jesusen jaiotzaren atarian gagoz eta Basurtuko ospitalean dana daukie prest Hari abegi egiteko. Egunotan ospitalean dagozan gaixoek zein senide eta langileek askotariko jardueretan parte hartzeko aukera dabe, ospitalean emon beharreko denpora hori atseginago eginez. Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzuak (AEEZ) bere "aletxoa jarri dau". Urtero euren denpora, maitasuna eta trebetasuna eskeintzen deutsien Luis eta Txomin boluntarioen laguntzagz jaiotza ederra jarri dabe ospitaleko kaperan. Gura dauana joan daiteke bertara ikusi eta bere ondoan otoitz egiteko.