13-12-2025 Sábado, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gabonak eleizbarrutiko askotariko kultur alkarteetan
13.12.2025

Gabonak eleizbarrutiko askotariko kultur alkarteetan

Abenduan, kulturarteko alkarteak prest dagoz Gabonak sakontasunez bizitzeko. Migrazinoetarako Pastoraltzak antolatu dabezan jardueretako batzuk aurkeztu ditu:

Ekitaldi orokorrak:

Abenduaren 8an, eguenez, hileroko Biblia-tailerra izango da, 19:00etan, Arrupe Etxean, Loiola zentroaren laguntzagaz eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) emonda.

Abenduaren 23an, martitzenez, 19:00etan, erretiro-otoitzaldia ospatuko da, Migrazinoetarako Pastoraltzak eta Loiola zentroak antolatuta. 

Alkarteen ospakizunak:

Txinatar alkarteak sakontasun handiz bizi dau Abendualdia, domekero arratsaldeko 17:30etan Eukaristia ospatuz Autonomia-Indautxu PBko Karmeneko Ama eleizan.

  • Abenduak 24: Gabon gaueko Meza 22:30etan, Sortzez Garbia eleizan. Amaitzean, Ume Jesus gurtuko dabe eta opari txiki bat banatu.

  • Abenduak 25: Natibitate Eguneko meza 16:00etan, Karmeneko Ama eleizan.


    • 18:00etan: Gabonetako antzezpena areto nagusian, alkarteak prestatutako ikuskizunakaz eta 20:30etan, Gabonetako alkarte afaria.
Kulturarteko ospakizuna
Kulturarteko ospakizuna

Filipinar alkartea

Abendualdiaren bizipen sakona domekero 17:00etan Eukaristia ospatuz Romoko San Jose parrokian (Areeta-Romo PB). 

Kulturarteko ospakizuna

  • Abenduaren 15etik 23ra: Simbang Gabi ospakizuna, arratsaldeko meza eta Gabonetako bederatziurrena, 20:00etan.

  • Abenduak 27: Gabonetako jaia prestaketa-aldiari amaiera emonez.

Afrikar alkartea

Afrikar alkarteak abenduaren 7an ospatu eban hileroko Eukaristia San Anton parrokian (Alde Zaharra PB), Gabonak prestatzeko. Mezaren ostean, alkarregaz bazkaldu eben.
Abesbatzek ohiko ekitaldiak izango dabez eta, aurreko urteetan lez, batzuk abenduaren 24an San Anton eleizan izango dan ospakizunean parte hartuko dabe.

Kulturarteko ospakizuna


Urtarrilaren 4an, domekaz, batuko dira barriro urte barria ospatzeko San Anton parrokian, arratsaldeko bostetan.

Kulturarteko ospakizuna

Latinoamerikar alkartea

Latinoamerikar pastoraltzako taldeek eleizbarrutiko hainbat parrokiatan parte hartzen dabe Gabonak prestatzeko ekitaldietan. Abenduaren 8aren inguruan, urtero lez, kandelen, farolen edo argiaren eguna ospatzen da Kolonbian, eta zenbait parrokiak egunotan ospatu dabe:

Abenduaren 5ean, Miribillako Santa Maria Josefa eleizan, Txoko Latinok antolatuta; hilaren 7an, Miribillako Santa Maria Josefa eleizan eta Farolen jaia Portugaleteko Nazaretheko Andra Mari parrokian, “Porturaíces” taldeak antolatuta. Bilboko Sortzez Garbia parrokian, Sortze Garbiaren eguneko Eukaristia ospatu zan eta ondoren nikaraguar musika eta dantzak izan ziran GRITERIA ospatzeko.

Igorreko alkarteak kandelen jaia ospatu eban: Eukaristia, Carlos Olabarri buru zala, eta “konpartitzea”, 70 lagun batuta. Hilaren 8an, ospakizuna egin zan eta Ama Birjinaren irudiak bedeinkatu ziran Arangoitiko San Andres Apostolua parrokian (Deustu PB).

Kulturarteko ospakizuna
Kulturarteko ospakizuna

Sestaoko alkartean, etorkinen taldeak eta alkarteko kideek Sortzez Garbiaren eguna alkarrregaz prestatu eta ospatu eben.

Kulturarteko ospakizuna

Mexikar alkarteak atzo -abenduak 12, barikua- ospatu eban Guadalupeko Andra Mariaren arrosarioa eta meza, Bilboko San Nikolas eleizan. 

Hurrengo ospakizunak:

Abenduaren 16tik 24ra, 18:15etan, Gabonetako bederatziurrena ospatuko da “caminantes” kulturarteko taldeak antolatuta. 

Bihar -abenduak 14, domeka-, latinoamerikar alkarteak Gabon aurreko Eukaristia ospatuko dau 17:30etan, Miribillako Santa Maria Josefa eleizan, Txoko Latino taldeak antolatuta. Ospakizunaren ostean, kopau bat hartu eta Gabon-kantak abestuko dabez.

Venezuelar alkarteak jaiotza biziduna antzeztuko dau, Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko (PB) alkarteagaz batera, Karmeneko Ama eleizan, hilaren 20an, 20:00etan.

Urte barriari ekiteaz batera hasiko da urtarrilaren 1etik 9ra ospatuko dan Erregeen Erregearen bederatziurrena Miribillako Santa Maria Josefa parrokian. Zapatuz izango da amaiera, 10:00etatik 13:00era, Eukaristia eta jaiagaz. 

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: