Jose Alberto Guemes pastoral moderatzaileak lagunduta, katekesiko hiru kurtsoetako umeek, 0 eta 6 urte bitartekoek eta ‘Gaztenahiak’ taldeko gaztetxoek parte hartu dabe.

Iparrorratza erreferentziatzat hartuta, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egiasmoaren erronken -entzun, abegi egin, gertuko izan, zerbitzatu- inguruan garatu da Gabonetako ekitaldia. Probak egin dabez, altxorraren bila jardun, Gabon-kantak abestu… PBtik adierazo dabenez, “jente askok parte hartu dau eta primeran pasatu dogu!”.