07-04-2026 Martes, I semana - pascua
[lwp_divi_breadcrumbs home_text=”Bizkeliza” font_icon=”5||divi||400″ link_color=”#737373″ separator_color=”#737373″ current_text_color=”#006b54″ _builder_version=”4.18.1″ _module_preset=”default” module_text_color=”#e02b20″ module_font_size=”14px” module_line_height=”1.2em” background_enable_color=”off” global_colors_info=”{}”][/lwp_divi_breadcrumbs]
18.12.2025

Gabonetan Berrizen ospatuko dan gazteen konbibentziara etorri nahi?

Berrizko Mesedetako Misiolarien (BMM) gazteen bokazino-pastoraltzatik gazteentzako konbibentzia antolatu dau. Abenduaren 26tik 28ra izango da Berrizko Maturana etxean. Arduradunen esanetan, "ezin dozu galdu, deialdi barria da, 15 eta 22 urte bitarteko gazteentzako konbibentzia!".

Gehiago jakiteko eta izena emoteko, pastoralmmb@gmail.com helbide elektronikora mezua bialdu edo WhatsAppa 657181429 telefonora. Prezioa: 50 euro.

“Alkarregaz gagozanean, bihotzaren taupada biziagoa dalako. Barrea, musika, gogoeta, adiskidetasuna, batera jarritako bizia eta ezustekoren bat edo beste izango dira. Zatoz benetako bizipena izateko gogoaz. Zatoz bihotza zabalik dozula. Zatoz, alkarregaz sentipen bereziak izango doguz-eta”.