Karitate eta Zuzentasunerako eleizbarrutiko ordezkaritzako osasun arloko arduradun dan Laura Echevarriak egun honetarako idatzi dauan mezuan azaldu dauanez, “ospakizun honegaz emongo jako hasiera maiatzaren 10ean, Pazko-aldiko VI. domeka eta Gaixoaren Pazko-egunez, amaituko dan Gaixoaren kanpainari”.
Echeverriak adierazo dauanez, 2026 honetan, Leon XVI.a aita santuak “gure begirada samariar onarengana bihurtzera eta gogoeta egitera proposatu deusku maitasunaren edertasuna eta errukiaren gizarte alderdia atzemateko eta behartsuengan eta sufritzen dabenengan, esate baterako gaixoengan, arreta jartzeko”. Bere esanetan, “maitasunagaz batera, ezinbesteko dira hurkotasunezko keinu zehatzak bestearen oinazea, batez be sarritan pobretasun, bakartze eta bakardadearen eraginez ahuleziazko testuinguruan gaixotasuna jasaten dabenena, nork bere egiteko”.
Karitate eta Zuzentasunerako eleizbarrutiko Ordezkaritzako Osasun pastoraltzarako sailean lagungarriak prestatu dabez:


Lekukotza Eleizbarrutiko aldizkarian
Basi Ramos, Osasun Pastoraltzako eta Bizian Gora, nagusien alkarteko boluntarioaren lekukotza batzen da Alkarren Barri aldizkararen azken zenbakian. 30 urte daroaz zerbitzu honetan.
Osasun Pastoraltzarako parrokietako pastoral eragileak:
Gaixoaren Munduko Eguna:
Leon XIV.a Aita Santuaren mezua aurtengo Gaixoaren Munduko Egunerako.
Kanpainaren inguruko argibideak
Kanpainarako kartela
Kanpainarako estanpa







