13-03-2026 Viernes, III semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ganbara-abesbatza eta orkestraren kontzertua gaur, Gizakundea eleizan
13.03.2026

Ganbara-abesbatza eta orkestraren kontzertua gaur, Gizakundea eleizan

Bilboko Udalak, Bilboko Ganbera Musika Elkartea taldeagaz batera, Bilboko ganbara-abesbatza eta orkestraren kontzertua antolatu dau gaurkorako -martxoak 13-. Emonaldia Atxuriko Gizakundea eleizan izango da 19:30etatik aurrera, Juanlu Diaz-Emparanzaren zuzendaritzapean. Sarrera doan leku guztiak bete arte. 

Karl Jenkins britaniar musikagile eta musikariaren gauko lan klasikoak interpretatuko dabez eta musika klasiko barrokoko gailurtzat jotako Antonio Vivaldiren Magnificat lanaren zenbait pieza. 

Historia

1997an, Uribilduan ahots-musika gustuko eben zaletuek Bilboko ganbara-abesbatza eratu eben. Handik urtebetera, Bilboko ganbara-orkestra sortu zan. Urte horretatik aurrera, Bilboko ganbara-abesbatza eta orkestra deitzen da taldea. 

Gaur egun, 45 lagun inguruk osotzen dau taldea

www.bilbaokultura.eus

www.kulturabarrutik.eus

Coro y orquesta de Cámara de Bilbao

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Musika