07-09-2025 Domingo, XXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Kultura 5 Ganbera-musika Amorebieta-Etxanoko eleizetan
06.09.2025

Ganbera-musika Amorebieta-Etxanoko eleizetan

Gaurtik irailaren 21ean ospatuko da "Eleizetan" jaialdia eta kontzertuak izango dira Dudeako San Migel, Boroako San Pedro, Bernagoitiako San Migel, Larreako San Joan Bateatzailea, Etxanoko Andra Mari eta Amorebietako Andra Mari tenpluetan. 

Eleizetan jaialdian ganbera-musika entzun daiteke. Irailean izaten da, Amorebieta-Etxanoko hainbat ermita eta eleizatan. 

200tik hasita urtero egiten dan jaialdian, askotariko musika-eskaintza izaten da. Ekitaldi berean, beraz, era askotako musika-estiloak batzen dira, baina “ezaugarri beraz: kalitatea eta ganbera-formatua, gertuko eta zuzena”.

Amorebieta-Etxanoko parrokiak XXIII. ekitaldia beteko dauan eta adin guztietako jenteari zuzenduta dagoan jardueraren laguntzaile eraginkor dira.

Egitaraua

Egitarauari hasiera emoteko, Olatz Salvador abeslariak jardungo dau gaur iluntzeko zortzietan Etxanoko Andra Mari eleizan. Bihar, domeka, ‘In Media Res Duo’ izango da protagonista Dudeako San Migel tenpluan, 19:00etan.

Antolatzaileen esanetan, kontzertuon helburua bikotxa da: “musikaz gozatu eta udalerriko monumentu-ondarea agertzera emoten lagundu”.