09-11-2024 Dedicación de la basílica de Letrán
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Garbealdeko gazteriaren parrokia jardunaldia, atzo, Zallan
27.11.2023

Garbealdeko gazteriaren parrokia jardunaldia, atzo, Zallan

Beste hainbat Eleizbarruti, bikaritza eta artzapez-barrutiren esperientzia jasoz, atzo -domeka, Kristo Erregearen Eguna eta liturgia urteko azken domeka-, parrokietako gazteen lehenengo batzarra ospatu eben Garbealde Pastoral Barrutian (PB), bikaritzako eta Eleizbarrutiko gainerako talde eta kideei zabalik. 

Zallan ospatu zan atzo gazteriaren parrokia jardunaldia. Askotariko jardueren inguruan batu zan gazte taldea, “Pozik itxaropenean” goiburuaren haritik.

Garbealde PBtik nabarmendu dabenez, Lisboan ospatutako GMEaren (Gazteen Munduko Eguna, Frantzisko Aita Santuaren eta munduko gazteen arteko topaketa) esperientziak arrastoa itzi dau gazteengan, “hain zuzen be, mundu osoko beste 1,5 miloe gaztegaz batra, udan Eleizaren ekitaldirik garrantzitsuenean parte hartzeko aukera izan genduan 6 neska-mutil eta begirale biengan. Baina ez hori bakarrik, 10 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoek be euren egitasmoa izan eben, kanpamentu berezi samarrean parte hartuz: ‘Camino Lebaniego’ deitutakoa, Liebanako Santo Toribiok Kurutzearen jubileu urtean, Eraztunen Jauna dalakoaren gaiaren haritik. Hain zuzen be, kanpamentuan parte hartu eban zenbait neska-mutil parrokiako taldeetan txertatuko da orain, esperientzia ona bizi izan ondoren”.

Atzoko topaketan, gazteek batera jarri ebezan udako esperientziak eta datorren asteko sendotzetarako eta Abendualdiaren hasierarako prestatu ziran, “etorkizunari itxaropenez begiratuz eta aurrerantzean be alkartzeko eta gauza gehiago egiteko gogoz”.