01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Migrazinoaren doluari” buruzko berbaldi-topaketa Sestaon
27.11.2023

“Migrazinoaren doluari” buruzko berbaldi-topaketa Sestaon

Atzo -domeka- hainbat herrialdetatik etorri eta Sestaon finkatuta dagoan hainbat pertsona eta honeekaz fedean bat diran auzotar batzuk batu ziran Andra Mari parrokian. 

Hainbat arlotako gizarte akonpainamenduan aditua dan Edith Ulloak berbaldia eskaini eban familia batek bere herrialdea eta sustraiak alde batera izten dituanean egin behar izaten dauan doluaren prozesua ulertzen lagunduz, “egoera horretan argia eta itxaropena jarriz”. 

Sestao

Ekitaldian eta ondorengo meriendan parte hartu ebenen esanetan, saio guztiz aberasgarria izan zan, “sareak zabaldu ziran kanpoko pertsona horreek, apurka-apurka gure herria eta alkartea euren etxe bihurtzen diharduen pertsona horreek barne hartzeko”. 

Sestao

Edith Ulloa, durante su intervención