04-05-2024 Sábado, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Garizuma-aldirako lagungarri barriak
17.01.2024

Garizuma-aldirako lagungarri barriak

Datorren otsailaren 14an, Hausterre Egunez, Garizumari hasiera emogo jako eta aldi hori martxoaren 28an, Eguen Santuz, amaituko da. Liturgiarako Bilboko Eleizbarrutiak lagungarriak presatuko ditu Garizuma-aldirako gura daben guztiek euren errealitateetara moldatu eta erabili daiezan. Era berean, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren sustapenerako taldeak proposamena aurkeztu dau ondorengo jardunbidean oinarrituta: "Eukaristian eta gainerako ospakizunetan parte hartzeko bideak proposatu, ospakizunak esanguratsu eta eraginkor eginez". Mikel Zaratek idatzi eta Juanjo Elezkanok bere azken diskoan abesten dauan 'Txori kantari' abestia da Sinodoaren Batzarraren laburpen-txotenean oinarritutako lagungarrion hari eroalea.    

On line dagoz, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari dagokion atalean, egitasmoaren sustapenerako taldeak proposatutako lagungarriak.

Prestatutako lagungarriek, kurtso honetarako ‘begiradari’ erantzunez, liturgia “abegitsu eta barneratzaileagoa” aldarrikatu gura dabe. Sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodoaren Batzarraren laburpenean oinarritutako testuak dira eta multimedia edukiak be aurkeztu dabez.

Abendualdiko lagungarrietan erabilitako zuhaitz eta adarren metaforari jarraipena emonez, kasu honetan, txoriak dira protagonista eta euren kantuen noten bidez bost gai aurkezten dabez, Garizumako domeka bakotxerako bat: Bakea, Migrazinoa, Hitza, Batzarra eta Maitasun eta Zuzentasuna. Gai horreen ingurukoak dira alkarteko kideei zuzentzen jakezan gogoetak eta ekintzarako deiak. 

Lagungarriak gaztelaniaz: hemen

Lagungarriak euskeraz: hemen