07-03-2026 Sábado, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Garizuma eta Pazkoa Jesusegaz, Playmobil irudiez, Plentzia
07.03.2026

Garizuma eta Pazkoa Jesusegaz, Playmobil irudiez, Plentzia

Garizuma-aldiaren hasieratik dago ikusgai Plentziako Andra Maria Magdalena parrokian (Uribe Kosta behekoa PB) Playmobil irudiez egindako Garizuma eta Pazkoaren irudikapen berezia: "Garizuma Jesusegaz eta Pazkoa Jesusegaz".

PBtik azaldu dabenez, erakusketa hau batez be mutiko eta neskatoei zuzenduta dago, fededunontzat hain garrantzitsuak diran aldiok ezagutu dagiezan, “baina Jaunarengana hurreratzeko ume bihurtzen garan helduontzat be bada”.


Astelehenetik barikura bisitatu daiteke, 17:30etatik 19:00etara; zapatuz, 10:00etatik 13:00era, aurretik hitzordua eskatuta, martxoaren 14an izan ezik, eta 17:00etatik aurrera, 18:00etako meza hasi arte. Domekaz, 12:00etatik aurrera, 13:00eko meza hasi arte. 

Plentzia