14-10-2025 Martes, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gaueko II. erromesaldia Areetatik Begoñara
14.08.2025

Gaueko II. erromesaldia Areetatik Begoñara

Abuztuaren 15ero gertatzen dan modura, milazak lagun joango da Begoñako basilikara eta inguruetara Amatxuren debozinoak eraginda. Guztira 15 meza ospatuko dira egunean zehar, lehenengoa goizeko lauretan. Urtero errepikatzen dan ohikunea gaueko erromesaldiena da. Igaz lehenengoz egin za Areetan antolatutakoa. Parrokoak, Fernando Marcosek,erromesaldiaren inguruko zehaztasunak emon deuskuz.

Zelan sortu zan gaueko erromesaldi hau egiteko ideia?

Fernando Marcos. Bapatean sortutako ideia bat izan zan. Meza baten egin neutsen proposamena eta jentea animau egin zan. Lehenengo bider 19 lagun joan ginan. Esperientzia oso aberatsa izan zan. Aurton parte hartze handiagoa itxaroten dogu.

Ze aldaketa egongo da aurton?

F.M  Aurreko urtean askok ez eben honen barririk izan. Aurton meza guztietan esan dogu eta sareetan be zabaldu dogu barria. Hitzordu bi jarri doguz, bata 23:45 San Nikolas eleizaren aurrean eta bestea, Mesedeetako eleizan, 00:30etan. Handik urtengo dogu guztiok alkarragaz Begoñaraino.


Zergaitik da berezia erromesaldi hau?

FM. Ez da bakarrik heltzea. Bidea da garrantzitsua. Igaz alkarrizketa sakonak, parrokian aurrera eroan doguzan proiektuak be atara ziran. Emozinoz betetakoa da lehenengo meza horretara heltzea eta guztiok alkarragaz ospatzea.

Zer itxaroten dozue aurton?

F.M. Askoz jente gehiago bai! Interesa piztu da behintzat. Igaz joan ezin izan eben batzuk adierazo deuskue aurton joateko ustea dabela. Aurreko urtean legez, neu izango naz lehenengo meza honetako buru.


Ordutegi garrantzitsuak abuztuaren 14-15:

  • 00:30 h.– Erromesaldiaren urteera Mesedeetako eleizatik


     

  • 04:00 h. – Lehenengo eukaristia Begoñan, Fernando Marcos buru dala.

  • 08:00 h. – Errosarioa meza ostean.

  • 12:00 h. – Meza Nagusia Bilboko gotzaina buru dala (Beti Jai Alai- AmaBirjinaren dantza)

  • Mezak goizez 14:00ak arte eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara.

Basilika zabalik egongo da gau osoan. Bederatziurrena errezauko da 1:00etatik 3:00etara

Cartel anunciando la peregrinación madrugadora