20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gaur, “Bizkaia isilik” bilkura, hurrengoa, irailean
26.07.2023

Gaur, “Bizkaia isilik” bilkura, hurrengoa, irailean

Gaur, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira ohiko ordu -19:30- eta lekuetan. Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan, metroaren ondoan.

Hilabete honetako bilkuran, mugak zeharkatu guran biktima bihurtu diran pertsonen aldeko laguntza areagotu gura dabe eta, aldi berean, Europako hegoaldeko mugan bizi dan zoritxarraren larritzea salatu.

Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundearen datuen arabera, urte honetan, 2.153 etorkin hil eta desagertu dira Mediterraneoa zeharkatzeko saiakeran.

Uztaileko ‘Bizkaia isilik’ bilkuran, “harrera egin eta abegiz jokatzea” dala-eta ze egoeratan gagozan gogoratuko da. Antolatzaileek azaltzen dabenez, “gure herrialdean, harrera-sistema jentez lepo da eta zaharkituta dago; etorkin eta errefuxiatuak zenbaki lez hartzen dabez eta ez herritar lez”. 

Esker ona be adierazoko deutse “abegia hitza zentzunez beteten, bizkaitarrak motibatzen harrera suspertzen eta gizarte hobearen eraikuntzan konprometitzen eta harrera-sistema, bitartekorik eza eta gizarte estaldura falta salatzen ahalegintzen diranei”.

Abuztuan ez da bilkurarik egingo. Hurrengoa, irailaren 23an ospatuko da.