30-12-2024 Lunes, semana - navidad
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gaur, zineforum solidarioa Bilboko ‘Bizkaia isilik’ bilkuraren aurretik
18.12.2024

Gaur, zineforum solidarioa Bilboko ‘Bizkaia isilik’ bilkuraren aurretik

Gabon-aldia dala-eta, abenduko Bizkaia isilik bilkura astebete aurreratuko da eta, beraz, gaur izango dira ohiko lekuetan. Bilboko bilkura isilaren aurretik, bideoforuma egingo da Chiapas-Mexikoko ume eta nagusi indigenen inguruan. Giza eskubideen alde konprometituta dagoan Ofelia Median Mexikoko aktore, gidoilari, ekoizle eta aktibista sozialak eta ikerketa historikoaz arduratu dan Begoña Lecumberrik aurkeztuko dabe. Cecilia Santiago Loiola zentroko boluntario eta Migrazinoetarako Pastoraltzan laguntzaile danak jardungo dau moderatzaile lanetan. 

Zineforuma Caritas Bizkaia erakundearen egoitzan (Erribera, 8) izango da, 17:30etan, eta, ondoren, ‘Bizkaia isilik’ bilkurak ospatuko dira ohiko lekuetan,19:30etan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan. 

'Bizkaia isilik' bilkurak

Urteko azken bilkura isiletan, abenduaren 10ean Giza Eskubideen Eguna ospatu zala gogoratuko da. Antolatzaileen esanetan, “mundua gero eta zatituago dago eta bazterketa erabat hedaguta, bakartze-politikek guztiontzako mundu zunena eraikitzeko itxaropena zapuztu baino ez dabe egiten”. 

Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundearen datuen arabera, eta 2024a amaitzeko egun batzuk falta diranean, urte honetan 3.038 etorkin hil dira Mediterraneoa zeharkatzeko saiakeran. 

Hurrengo bilkura isilak 2025eko urtarrilaren 20an egingo dira.