20-02-2026 Viernes, semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gazteen Pazkoak parte hartzerik nahi?
20.02.2026

Gazteen Pazkoak parte hartzerik nahi?

Prest da aurtengo Gazteen Pazkoen egitaraua. Hamabost urtetik gorakoentzat dira eta "bizitza bizten dauan bidea" goiburuaren haritik osapatuko dira, eleizbarrutiko gaztetxo eta gazteei Pazkoa beste era batera bizitzeko aukera emonez. Antolatzaileen esanetan, "Pazko Hirurrena eleizbarrutiko beste hainbat lagun eta taldegaz batera zentzunez eta sakontasunez bizitzeko aukera da". Hogeta bost urtetik gorakoentzako proposamena be badago.

Honan zehazten da proposamena:

  • PAZKO IBILTARIA I (2011an jaiotakoak)

Goizez, ibili egingo dira ibilbide zirkularrean eta arratsaldez egun santu bakotxaren zentzunean sakonduko dabe.

Lekua: Sopuerta – Musiz. Egunak: Apirilaren 1etik 5era. Prezioa: 55 €

  • PAZKO IBILTARIA II (2010ean jaiotakoak)

Goizez, ibili egingo dira ibilbide zirkularrean eta arratsaldez egun santu bakotxaren zentzunean sakonduko dabe.

Lekua: Sopuerta – Musiz. Egunak: Apirilaren 1etik 5era. Prezioa: 55 €

  • ZERBITZUZKO PAZKOA (2009an jaiotakoak)

Goizez, ahuleziaz eta bazterketaz bustitako lekuetara hurreratuko dira Caritasen egitasmoen edo egoitzen bidez. Arratsaldez, bizi izandako esperientzian sakonduko dabe eta eguneko liturgia ospatuko da. 

Lekua: Begoñazpi ikastola (Bilbao). Egunak: Apirilaren 1etik 5era.

Prezioa: 55 €

  • PAZKOA 17-25 URTEKOENTZAT

Egun bakotxaren senean sakontzeko aukera norbere bizipenetik, Berrizen.

Talde bitan banatuta egongo dira: 17 eta 20 urte bitartekoak eta 20 eta 25 urte bitartekoak. Begiraleek pazko-esperientzia bizitzeko aukera.

Lekua: Maturana aterpetxea (Berriz). Egunak: Apirilaren 1etik 5era.

Prezioa: 55 €

  • PAZKOA 25 URTETIK GORAKOENTZAT

Pazkoa otoitzean, isiltasunean eta beste batzukaz batera bizitzeko, izadiagazko hartu-emonean, munduaren errealitatera zabaltzeko.

Lekua: Barnezabal gogarte etxea (Berriz-BMM). Egunak: Apirilaren 1etik 5era.

Prezioa: 140 €

Argibide-batzarra begiraleakaz: Martxoaren 23an, astelehenez, 19:00etan, Barrian.

Izena emoteko azken eguna: martxoaren 15a.

IZENA EMOTEKO ERAK

Pazko ibiltarietan, zerbitzuzko pazkoetan edo alkartze-pazkoetan parte hartu dagienek bakarka emongo dabe izena eta banan-banan beteko dabe izena emoteko orria. Neska-mutikoakaz, begiraleak joango dira. Izena emoteko orria betetzeaz gainera, adin txikiko bakotxak baimen-orri hau be bete behar dau. 

17-25 urtekoentzako Pazkoan parte hartu dagianak be bakarka emongo dau izena eta partaide bakotxak izena emoteko orria bete beharko dau. Baimen-orria, bakarrik adin txikikoek beteko dabe. 

Izena emoteko, aurretik ordainketa egin behar da, baimena bete eta emailez (infanciajuventud2@bizkeliza.org) bialdu ordainagiria eta baimena. Baimenak eta ordainagiriak taldean bialdu daitekez. Hauxe da kontu-zenbakia: ES4430350019940190015422 (titularra: Bilboko Gotzaitegia). Sarrera egitean, kontzeptuan ondorengoa ipini: “TALDEAREN IZENA” + parte hartuko dan PAZKOA 2026″. Fakturarik behar izan ezkero, aurreko mezuak jakinarazo. 

Barnezabalen ospatuko dan 25 urtetik gorakoentzako Pazkoari dagokionez, izena banan-banan emongo da, mezua bialduz: somos@mmb-esp.net