20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Laneko ezbeharren aurkako jentaurreko zeinua, gaur arratsaldez Bilbon
25.02.2023

Laneko ezbeharren aurkako jentaurreko zeinua, gaur arratsaldez Bilbon

Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) beretzat esanguratsua dan eguna ospatzen dihardu gaur, otsailak 27, hain zuzen be, Guillermo Rovirosaren heriotzaren 59. urteurrena eta Tomas Malagonen heriotzaren 39. urteurrena. Rovirosak langile eta lan eremuaren ebanjelizazinorako Ekintza Katolikoko mobimentu espezializatua martxan jarri eban eta Malagon abade eta HOAC mobimentuko aholkulari espiritualak funtsezko egitekoa izan eban kristau jardunbide hezigarriaren diseinuan langileen eremu eta kulturaren testuinguruan. Urteurrenok dirala-eta, Bizkaiko HOAC mobimentuak ekitaldia antolatu dau, une bitan banatuta, 19:00etatik aurrera: otoitzaldia Barria eraikineko kaperan (Plaza Barria 4) eta jentaurreko zeinua Areatzan laneko ezbeharren aurka, 19:30etan.

Ekitaldi honeekaz “Rovirosa eta Malagonek HOAC mobimentuaren eta Eleizaren bizitzari gaur egun be emoten deutsen guztia gogoratu eta Jainoaren aurrean eskertu” egin gura dabe. Mons. Victorio Oliver Orihuela-Alacanteko gotzain erretiratuaren esanetan, “Guillermo Rovirosak irmo buztartu ebazan ingudea, tailerra eta bere atsekabea, bidegabekeria eta desbardintasunez ehundutako oihala, otoitz eta isiltasunaz, adore eta Eleizaganako maitasunaz sustatutako bizipen mistiko sakonagaz”.

Hori dala-eta, laneko ezbehar-kopuru handia agerian jarri gura dauan jentaurreko zeinua egingo da: 2022an, 826 lagun hil zan Estatuan, 30, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE).

Heriotza gehiagorik ez lanean eta ahalegindu gaitezan lortzen! (Frantzisko Aita Santua)