Gaur arratsaldez Getxoko Berreroslearen parrokian jardungo dauan ‘Giovanile With Us’ abesbatza 2023an sortu zan Erroman. Hainbat sari jaso ditu bere herrialdean eta maila internazionalean eta Camilla Di Lorenzok zuzentzen dau. Bihar, ‘Barbörukorinn’ ahots mistoen Islandiako abesbatzak jardungo dau.
Zapatuz, Norvegiako ‘Kammerkoret Aurum’ abesbatzaren txanda izango da. 2006an sortutako talde honek eskandinaviar musikan oinarritutako errepertorio zabal eta anitza eskainiko dau. Domekaz, jaialdiari amaiera emonez, Txinan entzutetsuenetakoa dan ‘Rainbow Chamber singers’ abesbatzaren emonaldia izango da.
Sarreren prezioa -doakoa dan gaurkoa izan ezik- 3 eurokoa da. Abonua: 7 €. Sarrerak Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan erosi daitekez: https://ticket.kutxabank.es/aulacultura/. Muxikebarriren informazino-bulegoa (astelehenetik barikura, 8:30-14:30). Muxikebarriren txartel-leihatilla (astelehenetik barikura, 10:30-13:30 / 16:30-19:30 eta ikuskizunak hasi baino ordubete aurretik). Eta Romoko kultur gela (astelehenetik barikura, 9:00-14:00 / 16:00-18:00).