05-12-2025 Viernes, I semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Geure ordua da! Bizkaian Sinodoaren prozesuan parte hartzek deia
05.12.2025

Geure ordua da! Bizkaian Sinodoaren prozesuan parte hartzek deia

Bilboko eleizbarrutiak entzute, hartu-emon eta alkarte bereizketarako une historikoa bizi dau. Frantzisko Aita Santuak deitutako Sinodo-seneko Eleizari buruzko Azken Agiria argitaratu ondoren,  BIzkaian gauzatzek ordua heldu da. Prozesu hau ez da gitxi batzuentzat; lurraldeko fededun alkarteak osotzen dabezan pertsona guztien ordua da. Hori dala-eta, 100 'bideratzaileren' taldea osotu da, bikaritzetan "sinodo-senaren erlojua" martxan jarteko eta egokitzeko.

Sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodoak une erabakigarria bizi dau: garatzearena.

Horregaitik, Sinodorako eleizbarrutiko taldeak deialdia egin eban aldi barri hau sustatuko daben pertsonak atzemateko eta hezteko. Azaroaren amaieran, heziketa-saio bi egin ziran 100 lagun inguruk izena emon ondoren.

Heziketa-saioa “bideratzaileakaz”

Material osagarriak

Gogoeta eragiteko, Sinodorako eleizbarrutiko taldeak Azken Agiriaren “Irakurketa-gida” prestatu dau. Gida horretan, funtsezko edukien laburpen argi eta ulergarria eskeintzen da. Sinodoaren sen nagusiak eta jardunbideak laburbiltzeaz gainera, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoagaz (EEE) beren-beregi zein puntutan lotzen dan azaltzen dau.

Agiri guztiak: hemen.

Komunikabideetarako eleizbarrutiko sailak bideoa aurkeztu dau une honen garrantziaz jabearazoteko: “Geure ordua da”. Deialdia eleztarrei lagun bakotxa, alkarteko kide bakotxa “ezinbesteko” dauan sinodo-seneko mobimentu honegaz bat egin dagien.

Hurrengo urratsak

Abenduan eta 2026ko otsailera arte, “bideratzaileek” lehenengo saioa deitu eta sustatuko dabe Sinodoko Azken Agiriaren inguruan berba egiteko eta sakontzeko. Lehenengo aldi hau amaitu ondoren, 2026ko otsailaren azkena eta martxoaren azkena bitartean, Pastoral Barrutiek egingo dabe deialdia hasierako saioan parte hartu dagien taldeak batu daitezan.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Sinodoa