2023an be Giza liburutegien jardunaldirako deialdia egingo dogu bigarren ekitaldia ospatzeko.
Migrazinoetarako Bilboko Eleizbarrutiko Mahaiak sentiberatasuna bizteko sustatzen dauan ekimena da.
Hainbat herritartasuneko lagunek alkarrizketan jarduten dabe, dalako alkarte jakin batean onarpen, tolerantzia eta gizarte batasuna lortze aldera. Ikuspuntu barritzailea da eta, lagunarteko solasaldiaren bidez, estigma, estereotipo eta aurreretxiei aurre egin gura jake.
Bilbon, Giza liburutegien esperientzia hau maiatzaren 25ean, eguenez, egingo da, 19:00etatik 21:00etara, Bilboko Alde Zaharrean dagoan ‘Burtsa’ eraikineko
Sei lagunek parte hartuko dabe, hain zuzen be, gazteen migrazinoan arreta jarriz.Ordu erdiz, irakurleek askotariko pertsonak “irakurri” ahal izango dabez eta eurakaz alkarrizketan jardun euren migrazino-egitasmoei buruz.
Honeek izango dira ekitaldian:
- Yousef, Marokokoa, liburu hau batera jarriz: “Otra realidad al cruzar el mar”
- Alejandro, Nikaraguakoa eta bere liburua: “Exilio y destierro. Un viaje para respirar”.
- Olema, Ukrainakoa eta bere liburua: “Huir para vivir”
- Awa, Senegal-Ginea Bissaukoa eta bere liburua: “Touki teki! “
- Adrian, Kolonbiakoa eta bere liburua: “Tres vidas”.
- Souhaila, musulmana eta bere liburua: “Una estudiante creyente”
Egiaz eta zirraraz betetako kontaketek, pertsonak migratzera bultzatzen dabezan arrazoiak ulertzen eta migrazino-prozesuan bizi dabezan esperientziak ezagutzen lagunduko deuskue.