19-06-2025 Jueves, XI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gizakundea eta Sortze Garbia eleizetan, “Bilboko irudiak”
08.05.2025

Gizakundea eta Sortze Garbia eleizetan, “Bilboko irudiak”

Bihar -maiatzak 9, barikua- "Bilbao gozo 'Estampas bilbainas-Bilboko irudiak" jaialdiari hasiera emongo jako. Rossini abesbatzaren ekimena da eta Bilboko Udalaren eta gozotegien Bizkaiko gremioaren laguntzagaz antolatu dau. Sei kontzertu izango dira sei leku desbardinetan, 19:30etan (sarrera doan leku guztiak bete arte) eta antolatzaileen esanetan, Uribilduaren sorreraren 725. urteurrenaren testuinguruan ospatuko dira. 

Rossini abesbatzak, Ana Begoña Hernandezen zuzendaritzapean eta Juan Jose Ortega pianoan dala, Carlos Imaz bilbotar musikariak beren-beregi jaialdi honetarako konposatutako piezak interpretatuko ditu. Bertaratutakoek uriaren historiako sasoi eta leku esanguratsuetatik egindako ibilbideaz gozatzeko aukera izango dau.

Gozotegien Bizkaiko gremioak bat egin dau ekimenagaz, Bilboko betiko pastelei -karolina, gurin-opila, suitzar opila edo arroz-pastela- eskainitako abestiaren bidez.

Atzoko prentsaurrean izan ziran Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzarako Bilboko Udaleko zinegotzia, Gorka Teijeiro, Ana Begoña Hernandez eta Felix Primo Rossini abesbatzaren ordezkariak, Elena Espeso Gozogintza-alkarteko Bizkaiko gerentea eta Carlos Imaz musikari eta musikagilea.

Bilbao Gozo “Estampas bilbainas-Bilboko irudiuak” egitaraua:

• Maiatzak 9. Errekaldeko Udal Zentroa.

•Maiatzak 16. Begoñako Udal Zentroa

• Maiatzak 23. Otxarkoagako Udal Zentroa.

• Maiatzak 30. Gizakundea eleiza.

• Ekainak 6. Sortze Garbia parrokia

•Ekainak 13. Sarrikoko kontserbatorioa.