Ahuldura ez ezik duintasuna dakarren lana sustatzen dauan gizartea eratu gura dogu, bizitzan geure burua zaintzeko, atseden hartzeko, amets egiteko eta duintasunez bizitzeko aukera izan daigun. Ezin gara kanpoan geratu.
Hau dala-eta, urriaren 4an, zapatuz, jentaurreko ekitaldia egingo dogu Rekalden, Arrosarioko Andra Mari parrokian, Juan Mari Lechosari eskainiko deutsagun omenaldiaren ostean (11:00-13:30). Zu ekitaldira etortea gurako geunke.
Egun honen barri emon eta kontuan izan zuen bizigiroetan, taldeetan, otoitzean, urriaren 5eko -domeka- Eukaristian, batez be langile etorkinen egoeran arreta jarrita, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Egunaren testuinguruan.
Egun honen harira hainbat lagungarri argitaratu dogu, besteak beste “Aizu!!!” agerkariaren ale barria (www.bizkeliza.org; www.iglesiaporeltrabajodecente.org) .
Prest gagoz zuen talde, parrokia, Pastoral Barrutira joan eta alkarregaz lanaren gorabeheretan sakontzeko. Eskatu eiguzue eta erantzuten saiatuko gara.
Eskerrik Asko!
Agur bero bat
Dagokiozan artxiboak: