On Joseba Segura gotzainak, Kerman Lopez bikario nagusiak, Sergio Buiza, Felix Larrondo, Jose Mari Kortazar, Miguel Vera, Fernando Marcos eta Alex Alonso lurraldeetako bikarioek, Manu Moreno Karidade eta Zuzentasunerako ordezkariak, Clara Arza Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkariak eta Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendariak eta idazkari nagusiak, Carlos Bargosek osotzen daben Gotzain Kontseilu zabalak pastoral ekiturteko azken saioa ospatu eban atzo.
Beste batzuetan lez, Kontseiluak saio trinko bi ospatu ditu, datorren kurtsoari begira gai batzuk sakontasunez landu eta kurtsoari amaiera emoteko.
Agurra Miguel Verari
Joan dan astean web orrialde honetan jakinarazo genduanez, datorren kurtsotik aurrera I. eta II. bikaritzetan bikario bakarra izango da, Sergio Buiza. Miguel Vera abadea, Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko moderatzaile izango da, beraz, atzokoa izan zan lurralde bikario lez parte hartu eban azken saioa.
Kurtsoko azken saioan, Dorleta Alberdi komunikazinorako saileko zuzendariak III. Komunikazino-egitasmoaren inguruko azalpenak emon deutsez kontseilariei. Jose Miguel Erdozain Eleizbarrutiko gerenteak, bere aldetik, ekonomia arloko gorabeheren barri emon eutsen.
Eleizbarrutiaren gobernurako taldeak datorren kurtsoko jardunaldien egutegia onartu eban