10.09.2026

Gotzain Kontseiluaren kurtsoko lehenengo batzarra

Bilboko eleizbarrutiko Gotzain Kontseilu zabalak 2026-27 kurtsoko lehenengo saioa ospatu dau gaur, Begoñako gogarte etxean. Bikarioek fede-autormena eta karguen zina egin dabe, besteak beste Felix Alonso kantzilerrak parte hartu dauan ekitaldian.

2025eko abenduan, Bilboko eleizbarrutian Gotzain Kontseiluko lurralde bikarioen eta bikario nagusiaren karguak barritzeko azterraldia jarri eban martxan. Prozesu hori amaituta, hautagaien aurre-aukeraketa egin zan eta, ondoren behin betiko proposamena eta honeek dira kurtso hasieratik bikario nagusi eta lurralde bikario lez jardungo dabenak: Kerman Lopezek bikario nagusi izaten jarraituko dau eta Sergio Buiza (I-II bikaritzak) eta Fernando Marcosek (III-VII) euren bikaritzetan jarraituko dabe. Bikario barriak izango dira IV. bikaritzan, Carlos Olabarri, eta VI.ean, Borja Uriarte. V. bikaritzan, Jose Agustin Maiz barriro izango da lurralde bikario eta Inmaculada Loroño bikaritzako pastoral koordinazinorako ordezkari izendatu dabe.

Bilboko Eleizbarutiko Gotzain Kontseilu zabala:

Bilboko Eleizbarrutiko Gotzain Kontseilu zabala:
Bilboko Eleizbarrutiko Gotzain Kontseilu zabala:

Kerman Lopez Campo. 2021ean izendatuta, bikario nagusi lez jarraituko dau.

Kerman Lopez
Kerman Lopez, Radio Popular-Herri Irratian

Sergio Buiza Alcorta. I. eta II. bikaritzetako lurralde bikario izendatu dabe barriro be. Gainera,  Mendiarte PBko -Alonsotegi, Gueñes eta Gordexola- abadeen taldeko moderatzaile da, Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako kide, desgaitasunen bat daben pertsonen arretarako eta gorren eta gor-itsuen aldeko pastoral zerbitzurako eleizbarrutiko arduraduna, eleizbarrutiko kontsiliario FRATERen (Desgaitasuna daben pertsonen Kristau Anaidia) eta Euskalerriko Eskautak mobimentuko kontsiliario.

Sergio Buiza

Fernando Marcos Ayjon. III. eta VII. bikaritzetako lurralde bikario izango da barriro be. Bilboko San Frantzisko Xabier eta Abandoko San Bizente Martiria parrokietako parroko be bada.

Fernando Marcos
Fernando Marcos Ayjon.

Carlos Olabarri Etxebarria, IV. bikaritzako lurralde bikario. Arratia Pastoral Barrutiko moderatzaile da, Kalonje Penitentzialari, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako zuzendari aurreko kurtsoaren amaierara arte, Abade-etxeko zuzendari eta Seminarioko heziketa-taldeko kide.

Carlos Olabarri

Borja Uriarte Corral, VI. bikaritzako lurralde bikario. Areeta-Romo Pastoral Barrutiko abadeen taldeko kide da eta gidari espiritual Seminarioan.

2025eko pregoia irakurri eban Borja Uriartek
Borja Uriarte

Jose Agustin Maiz Alcorta, V. bikaritzako lurralde bikario. Lekeitio, Mendexa, Amoroto, Ispaster eta Gizaburuagako parroko da. 2011 eta 2021 bitartean, IV. eta V. bikaritzetako lurralde bikario izan zan.

Kilin-kala bedeinkapena
Jose Agustin Maiz

Inmaculada Loroño Ormaetxea. V. bikaritzako pastoral koordinazinorako ordezkari izendatu dabe. Gaur egun, “ospatzaile” da Morgan eta baita ekipo ministerialeko kide be. Gainera, Gernikaldea Pastoral Barrutiko (PB) Pastoral Kontseiluko kide da Mendialdea inguruko “ospatzaileen” ordezkari lez. 

Gotzain Kontseilu zabala:

Manu Moreno (Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaria), Clara Arza (Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaria), Estrella Moreno (Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendaria) Carlos Bargos Eleizbarrutiko idazkari nagusia be Gotzain Kontseiluko kide dira.

Consejo Episcopal ampliado de la diócesis de Bilbao.