18-02-2026 Miércoles, semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gotzaina buru izango da hautsaren ezarpenerako eleizkizunean, katedralean
18.02.2026

Gotzaina buru izango da hautsaren ezarpenerako eleizkizunean, katedralean

Gaur, Hauts-eguna, Garizuma-aldiari hasiera emongo jako eta eleizbarrutiko parrokietan eleizkizunak egingo dira hautsa ezartzeko. On Joseba Segura gotzaina buru dala Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan. Zuzenean emongo da web honen bidez.

Liturgiarako eleizbarrutiko ordezkaritzak lagungarriak prestatu ditu Garizuma-aldirako. Ibilbide sinbolikoa da, domekaz domeka “basamortutik Jerusalemerako” bidea egiteko. Oharrak, otoitzak, zeinu bisualak…, batzen dira lagungarriotan, Garizuma-aldia alkartean bizitzea ahalbidetzeko.

 Web orrialde honetan liturgiari eskeinitako sailean eskuratu daitekez liturgia lagungarriak eta bisualak gaur, otsailak 18, Hatur-eguna, hasiko dan Garizumako ibilbidea alkartean egiteko. 


Domeka bakotxean ikur bat nabarmenduko da ospakizunean:

  • I. domeka: harria, bihotzaren zama eta gogortasuna irudikatzeko.

  • II. domeka: Kandela biztuta harriaren ondoan, itxaropen-argi lez.

  • III. domeka: Ur-onzia, egarria asetzen dauan ur biziaren zeinu lez.

  • IV. domeka (Laetare): Zeinua bistan (kurutzea, irudia edo anboia), argira zabaltzen dan begirada irudikatzeko.

  • V. domeka: Sugar berdea edo hazia, bizi barriaren iragarle.

  • Erramu-domeka: Porzesinoa erramuakaz, pozezko jarraipenaren adierazpen.

Aurkezpenan, zera nabarmendu eban Jesus Llarena Liturgiarako ordezkariak: “Bide hau ez da liturgikoa bakarrik, fedearen bidea da: itxaropenera bihurtzearen eta itxaropenetik eskeintzera bihurtzearen bidea. Zeunuek barruko eta alkarteko ibilbide hau ageriko eta nabarmen bihurtu gura dabe”.

Lagungarriak hemen jatsi daitekez. Holan parrokia eta taldeek pastoral bitartekoak izango dabez ospakizunen prestaketa aberasteko eta eleiztarren esku-hartze eraginkorra ahalbidetzeko.


Todo preparado para la imposición de la Ceniza