Leon XIV.a Aita Santuak emongo deutso hasiera Jubileuari goizeko hamarretan hasiko dan audientziagaz. Ondoren, erromesaldia egingo da San Pedro basilikako Ate Santuraino.
Arratsaldez, Nazinoarteko MIsino-biltzarra ospatuko da lekuko Eleiza gazteetatik joandako misino-kleroaren eta ikasleen heziketarako “etxe” historiko izan dan “Pontificia Universidad Urbaniana” dalakoaren areto nagusian.
El cardenal Luis Antonio Gokim Tagle, Ebanjelizazinorako Dikasterioko pro´prefektuak emongo deutso hasiera ofiziala biltzarrari, “Missio ad gentes gaur. Gogoeta” berbaldiagaz. Ondoren, Giorgio Marengo Consolatako misiolari eta Mongoliako Ulan Batorreko prefektu apostolikoak jardungo dau “Ebanjelioa muga eta hesi guztietatik harago xuxurlatu” gaiaren inguruan, bere misinoaren gai nagusienetako bati barriro helduz.
Gauez, 21:00etan, Misino-arrosarioa egingo da San Pedro plazan.
Herrien jaia
Bihar -urriak 5, domeka- Meza ospatuko da 10:30etaik aurrera, Leon XIV.a Aita Santua buru dala. Arratsaldez, 14:30etatik 19:00etara, herrien artean Itxaropenean migratzaile eta misiolari diran herrien jaia ospatuko da, Osoko Giza Garapenaren Zerbitzurako Dikasterioak, Ebanjelizazinorako Dikasterioagaz batera, antolatuta, Castel Sant’ Angelo lorategietan, Jubileuari amaiera emonez.