Joseba Segura gotzainak aste honetan eroango dau Elorrioko santuaren erlikia Vietnamera, Hai Phòngeko gotzainak egindako eskabideari erantzunez, ,
Barria aurreko uztailaren 4an emon eban ezagutzera gotzainak. Santuaren ospakizun egunean, Joseba Segurak mezatan iragarri eutsen eliztarrei abuztuan Berriotxoaren erlikia bat eroango ebala hil eben tokira. Horrez ganera, domingotarren eleizan dagoan margoaren kopia bi bialdu dirala bertara be emon eban jakitera.
Ekintza adierazkorra
Bidaia ekitaldi liturgikoa baino askoz gehiago da, Vietnameko abadeak COPE Euskadin egindako alkarrizketa baten adierazo eban legez. “Zubiak eregiteko modua da, min emoten daben iraganak eta etorkizun itxaropentsuen arteko zubiak, hain zuzen”.
Egitaraua
Phat Diem, Bui Chu eta Jai Phongeko eleizbarrutiak bisitauko dauz gotzainak. San Balentin Vietnamen egon zan sasoian eleizbarruti bakarra ziran.
Hai Duongeko santutegian ospauko dau mezea. Bertan, Berriotxoako San Balentin ez eze, beste zaindari batzuk be goraltzen dira: Jerónimo Hermosilla (Logroño); Pedro Almató (Barcelona) eta Giuse Nguyễn Duy Khang (Vietnam). Santutegia amaitu barik dago oraindino.
Alkarrizketea gaiaren inguruan Bilboko gotzainari Herri Irratian
El obispo de Bilbao llevará a Vietnam una reliquia de San Valentín de Berriotxoa https://t.co/K8IkaLuTA1 a través de @RadioPopular
— Diócesis Bilbao (@DiocesisBilbao) August 18, 2025