Bilboko katedrala uribilduko zaindari ofiziala dan Santiago Apostoluari eskainita dago. Katedral honegaz batera, Santiago de Compostelakoa dago santu honi eskainita. Tenplua “Donejakue bidean” dago, hain zuzen be iparraldeko bide edo ibilbidean.
Gogoratu daigun, 2022 urtean, Donejakue biderako eta erromesaldietarako eleizbarrutiko ordezkaritzak erromesaren bedeinkapena sortu ebala beren-beregi Bizkaitik igarotzen ziranentzat eta 20 hizkuntzatara itzulita dagoala.
Patxi Malo de la Fuente Erromesaldietarako eta Donejakue Biderako saileko zuzendariak azaldu ebanez, «Erromesak karteleko QR kodetik jatsi leike gura dauan itzulpena eta bere gailutik jarraitu eleizan bedeinkapena jasoten dauan bitartean».
Gehiago jakiteko: Hemen.
Bidea Bizkaian
2022an, Donejakue bidearen Bizkaiko zatiaren 9 etapak Alkarren Barri aldizkarirako prestatu ebazan Roberto Gonzalez Zurdok azaldu ebanez, Bidea ez da erromesaldirako ibilbidea bakarrik.
«El Camino en Bizkaia es una multitud de ancestrales rutas, cada cual, con unas características, una historia y un legado que las hace únicas. A todos los que hayáis sentido alguna vez el deseo de peregrinar, pero que no lo habéis hecho por miedo o reparo, os invito a que dejéis germinar esa semilla que ha nacido en vuestro interior y salgáis al Camino sin temor. Abrid el corazón y la mente, sabed que recorréis un Camino que millones de hombres y mujeres de diferentes edades, condiciones y culturas han recorrido antes que vosotros y no olvidéis que, en el Camino, como en la vida, Dios sale a nuestro encuentro cada día para caminar junto a nosotros. Por eso, os animo a que saquéis los miedos de la mochila y os lancéis al Camino. Os aseguro que es una aventura maravillosa».
Roberto Gonzalez Zurdo
Alkarren barri aldizkariaren ale berezi baten jaso ziran urtean zehar argitaratu ziran Gonzalez Zurdoren artikulu guztiak.
Ahaztutako bidea
Bizkaiko hainbat lekutatik ibili ondoren, Bizkaian Iparraldeko bidetik igarotzen dala jente gehien azaldu eban Gonzalez Zurdok, baina badala lurraldea zeharkatzen dauan eta Villafranca del BIerzoraino iritsita, hemen Frantsez bideaz bat egiten dauan beste ibilbide bat be badala gogoratu eban.
Bide hau, Ahaztutako bidea edo Donejakue bide zaharra deitutakoa, biderik garrantzitsuena izan zan XII. gizaldira arte, Iparraldeko bidea -orografia gatxa- eta mesetako bideak -musilmanek hartutako lurrak zeharkatu beharra- baino gustukoagoa,
Bilbotik abiatuta, Ahaztutako bidea eta Iparraldeko bidea leku beretik doaz Kastrexanaraino eta hemendik Alonsotegirantz joten dau.
Aurrerago, bidea “Nuestra Señora de la Guía” ermitaren ondotin igaro eta Sodupera heltzen da eta hemen San Bizente Martiria estilo barrokoko eleiza bisitatu daiteke.
Gueñes, Zalla eta Balmaseda zeharkatuta, Burgoserako bidea hartzen da eta ‘Puente de las Oleas’ dalakotik sartzen da urira eta hementxe amaitzen da Bizkaitik igaroten dan Ahaztutako bidea.