Eleizbarrutiko gotzainak gaur ospatzen dihardu azken batzarra pastoral eragileakaz. On Joseba Segura gotzainak zein Carlos Bargos idazkari nagusiak lekuan lekuko pastoralgintzaren ingurukoan ezagutu ahal izan dabez.



Martitzenez Zallan (II. bikaritza) ospatu zan batzarrean, bertako lau Pastoral Barrutietako eragileek parte hartu eben: Mendialde PB (Alonsotegi eta Gueñes arteko herriak), Garbealde PB (Zalla eta Balmaseda), Alen PB (Galdames, Sopuerta, Artzentales, Villaverde eta Turtzioz) eta Karrantza-Lanestosa PB. Migel Vera lurraldeko bikarioak be parte hartu eban batzarrean.
📌Gotzaina atzo Zallan pastoral arloko eragileakaz.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) May 1, 2024
📌Encuentro del obispo de Bilbao con diversos agentes pastorales. #bagara #lekuanlekuko pic.twitter.com/mgZzu9aCD6
Batzar aberasgarria
II. bikaritzan, Pepita Larraurik lagunduta egin eben otoitzaldiaren ostean, Pastoral Barruti bakotxak bere errealidadea aurkeztu eban: katekista-kopurua, katekesiaren egoera, karidade eta zuzentasuna, alkartezainen egitekoa…
Lurraldeko bikarioaren esanetan, aurkezpenen ostean, alkarrizketan jardun eben gotzainagaz eta honek fede-zabalkunde eta katekesiari lotuta, “gazteengana hurreratzeko bide barriak bilatzeari” buruz jardun eban. Ondarearen gaia be agertu zan solasaldian, “batzuetan, ondasunak zaintzearen erantzukizunak diru-zama handia” dakarrelako. Honako hau, erronka handia dala esan eben.
Urrian ospatuko dan sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodoagaz batera martxan jarriko dan ardurakidetasun-egitasmoa landu eben batzarraren amaieran.
Azkenik, datorren kurtsoan Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatuko dala iragarri eban gotzainak. Irailaren 28an, Derion ospatuko dan ‘Goazen!’ kurtso hasierako ekitaldiak emongo deutse hasiera ospakizunei.