09-01-2026 Viernes, semana - navidad
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gotzainak “zentzuzko erabakitzat” jo dau Estatu eta Eleizaren artean sinatutako akordioa
08.01.2026

Gotzainak “zentzuzko erabakitzat” jo dau Estatu eta Eleizaren artean sinatutako akordioa

On Joseba Segura Bilboko gotzainak adierazo dauanez, Gobernuak, Espainiako Gotzainen Batzarrak (EGB) eta Erlijiosoen Espainiako Biltzarrak (CONFER)  Herriaren Defendatzailearen bitartez sexu gehiegikerien biktimei arreta eskaintzeko sinatutako akordioa "zentzuzko" eta "garrantzizko" urratsa da. Sinaduraren ostean egin dituan adierazpenetan esan dauanez, Eleizak "ahalegin handia" egin dau PRIVA batzordeagaz. Eleiza ikasten, hobetzen eta "gauzak ondo egiten saiatzen" ari dala be nabarmendu dau.

Espainiako Eleizak eta Gobernuak Herriaren Defendatzailearen bidez bide barria zabaltzea adostu dabe, Eleizak eratutako PRIVA batzordera zuzenean jotzerik gura ez daben sexu gehiegikerien biktimen erreparazinorako. Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteetarako ministroak, Luis Arguello Gotzainen Batzarreko presidenteak eta Jesus Diaz Sariego CONFEReko presidenteak sinatu dabe akordioa. . 

Akordioak leihatila barria zabalduko dau

Bilboko gotzainak gogoratu dauanez, urtebete da PRIVA batzordea martxan jarri zanetik, Gotzainen Batzarrak, delituak preskribatuta edo erasotzailea hilda, erantzukizun juridikorik ez dagoan kasuetan Eleizaren “erantzukizun morala” bere gain hartzeko. “Gobernuak, gauzak eurak uste baino hobeto egiten ari ginala atzeman dauala uste dot”, adierazo dau eta horren eraginez Gobernuak uko egin eutsala berariazko batzorde estatala sortzeari eta egoenagaz lan egitea erabaki ebala. 

Akordio barri honek leihatila barria irekiko dau, hain zuzen, kasuak zuzenean Eleizaren bidez aurkezterik nahi ez dauanak, Herriaren Defendatzailearen ikuskapenagaz egin dagian“, azaldu dau. Bere esanetan, “zentzuzko erabakia da eta biktima askorentzat urrats garrantzitsua izan daitekelakoan nago”.

Diru-kontua barne hartzen dauan erreparazinoa

Gotzainak PRIVA batzordearen funtzionamendua nabarmendu dau, eskeintzen dauan osoko erreparazinoak dirua be barne hartzen daualako eta ordainsari horrek biktima bat baino gehiago harritu be egin daualako “legeria arruntak” ezarritakoa baino “handiagoa” izan dalako. “Ahalegin seioa, interesgarria egiten dihardugula emoten dau ekonomiaren arloan be erantzukizuna seriotasunez hartzeko”.

Dana dala, biktiman motibazino nagusia ez dala ekonomikoa azpimarratu dau: “Gehienek zera dinoe: ‘diru-kontuak ez deust axola… jenteak zer gertatu jatan jakin dagiala nahi dot”. Biktimen lekukotasun traumatikoak “seriotasunez” eta “konfiantza” emonez entzutea ezinbesteko dala ean dau. 

Baterako erantzukizunaren aldarrikapena

Gotzainak nabarmendu dauanez, ezinbestekoa da gehiegikerien inguruko erantzukizuna Eleizatik harago zabaltzea. “Funtsezkoa da guk geuk eta gizarteak, Eleizak hartu dauan erantzukizun honek ezin dauala bakarrik geurea izan ikustea. Gehiegikeriak izan diran erakunde guztiena be izan behar dau”, adierazo dau.

Gaur egun, “errekurtsorik jartzeko era eta prozedurarik ez dagoala-eta, aurkeztu ezin daugan” ikastetx publiko baten biktimaren adibidea jarri dau. “Uste dot Gobernuak aukera hori zabaldu dauala… eta, nahiz eta erantzunkizun guztiz konplexua dala ez konturatu eta, diruaren ikuspuntutik kopurua egundokoa izan badaiteke be, zabaldu egin behar dau”.

Gaur sinatutako akordioak, biktimen “osoko erreparazinoa” eta “gizarteko edozein arlotan” gauzateko konpromisoa jasotzen dau eta adostutako kalte-ordainak errentaren gaineko zergatik libre egongo dirala ezartzen dau. 

El obispo Joseba Segura en un momento de sus declaraciones