Hogeta hamar urte bete dituan Autonomia-Indautxu Gizarte Gela Josetxu Canibe abadearen eta Jose Luis Longarte Bilbokp Langile Pastoraltzatik gertu egon zan laikoaren eskutik sortu zan. Basurtun, fededun zein fedegabeek gaurkotasuna eben eta daben gizarte gaien inguruan eztabaidan aritzeko etenbako eremua sortzea ezinbestekotzat jo eben.
Hogeta hamar urteren buruan, sen ha eztabaida-leku barrietan zehazten da, alkartzea, eztabaida eta konpromisoa sustatuz. Denpora daroe Autonomía-Indautxu inguruan egiten.
Askotariko gaiak landu izan dira 30 urteotan
Askotan eta testuinguru ugaritan, makina bat gai errepikatu izan da: immigrazinoa, pobretasuna, bake eta adiskidetzea, familia, emakumearen bardintasuna, alkartasunezko borondate-lana, erlejinoen arteko hartu-emona, gizarte eta lan gatazka eta konpromiso politikoa.







