27-05-2026 Miércoles, VIII semana - tiempo ordinario
18.05.2026

Asteburuko argazkiak

HOACen eguna, Durangon eta sendotzak Durango eta Algortan. Gainera, lehenengo jaunartzeak be izan dira.

Ekitaldietako batzuen argazkiak:

Sendotzak Algorta eta Durangon:

Barikuz, Algorta eta Areetako hamar heldu eta gaztek sendotza ospatu eben Algortako Bariko San Nikolas eleizan. Tartean egozan, Eskubeltz eskaut taldeko hiru eskaut. Felix Larrondo bikarioa buru zala eta Fernando Marcos parrokoa eta Borja Uriarte eta Javi Garai abadeak alkar-meza emoten zirala osptu zan eleizkizuna. 

Sendotzak Algorta

Hamahiru gazteren sendotza Durangoko Santa Ana parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru zala:

Sendotzak Durango
Sendotzak Durango
Sendotzak Durango

HOACen eguna argazkitan:

Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC), HOAC eguna 2026 ospatu eban Durangon, “eraldatzeko parte hartu” goiburuaren haritik. “bakarkeria, behin-behinekotasun eta gizarteagazko mesfidantzazko” giroaren aurrean alkarte parte-hartzea sendotzeko xedeagaz. 

Durangaldeko taldeak, egunerako kanta sortu eban: hemen.

HOACen eguna

Día de la HOAC, en Durango.