Ekimena, Leon XIV.a Aita santuak joan dan apirilaren 11an bakearen aldeko otoitzaldian egindako deialdiari erantzun gura jako. Orduan, Aita santuak txarkeria, gorroto eta gerraren aurrean axolabakokeria eta etsipenean jausteak dakarren arriskuaz ohartarazo eban. Gainera, Aita Santuak, dei egin deutso Eleiza osoari «adiskidetze eta bakearen aldeko herri handi» izan daiten.
Barrurako proposamena
Pazkoaldiko domeketan, eta atzo, Igokundearen eguna, dei egin izan jake alkarteei bakearen aldeko keinuari aita santuaren otoitza gehitzeko.
Jesus Jauna, heriotza, arma eta indarkeria barik garaitu zenduana: bakearen ahalaz deuseztatu zenduan haren indarra. Emoiguzu zure bakea, Pazko goizez harrituta egozan emakumeei lez, ezkutatuta eta bildurtuta egozan ikasleei lez
bakearen aldeko otoitza – Leon XIV.a Aita Santua
Proposamenak sakontasun eta zentzunez bete gura dau Bakearen keinua. Ondoan doguna Kristok bakearen alde lan egiteko oparitutako anai edo arreba lez ikustean datza.
“Logika gerrazalea nagusi dan sasoian, liturgia keinu hau adierazgarri eta profetiko bat”, adierazo dabe batzordetik.
Kalean, alkartean egindako pankarta
Bigarren proposamenak, kanpora begira, dei eguten jake alkarteei pankarta egin dagien goiburu honegaz:
«Por una paz desarmada y desarmante. Gerrarik ez»
Pankarta -alkarteko kideek Pazkoaldian alkarte lanaren adierazpen lez egin leikiena-, Mendekoste eguneko eleizkizunaren ostean zabaldu eta bost minutuko bilkura isila egingo da. Ondoren, jentearen begi-bistan itziko da.
Bake eta Adiskidetzerako Elizbarrutiko Batzordeak dei egiten deutse parrokia eta alkarte guztiei, maitatzaren 24ko ekimenagaz bat egin dagien.







