23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gotzainaren eskaria eleiztarrei Lurralde Santuari lagundu deioen
28.03.2024

Gotzainaren eskaria eleiztarrei Lurralde Santuari lagundu deioen

Bilboko gotzainak Krisma-meza ospatu dau, gaur, Bilboko katedralean. Esanahi "oso aberatsa" dauan eleizkizuna da, Kerman Lopez bikario nagusiak Radio Popular-Herri Irratiari eskainitako alkarrizketan azaldu ebanez. Bere esanetan, "gotzaina, Bizkaiko parrokia guztietako parroko da eta, beraz, katedrala Bizkaiko parrokien parrokia da. Krisma-meza Eleizbarrutiko abadeen batzarra da, gotzainak Bizkaiko parrokietara bialdutako abadeen batzarra, eta eleizkizun horretan abadetzarako agintzariak barritu egiten dira. Holan, bat eginda gagozala, Eleiza bera garala agertzen dogu". Bihar, Bariku Santua, Lurralde Santuaren aldeko diru-bilketa egingo da meza guztietan eta On Joseba Segura gotzainak dei egin deutse eleiztarrei, bakotxak bere aukeren arabera lagundu daian. Gaur arratsaldez, 18:00etan, gotzaina buru izango da Jaunaren Afariko eleizkizunean eta web orrialde honen bidez zuzenean ikusi ahal izango da. 

On Joseba Segura gotzaina buru izango da Aste Santuan katedralean ospatu daitezan eleizkizun guztietan.

Goizean, Krisma-mezaren amaieran, dei egin deutse eleiztarrei Lurralde Santuan bizi daben egoera negargarria dala-eta, alkartasuna erakutsi daien. Aita Santuak berak honen inguruan egin dauan eskaria bere eginez, bihar egingo dan diru-bilketan laguntzeko esan deutse. 

Askotariko zapalketek, mugek, arazo, makaltasun eta sufrimentu zehatzak ikustea galarazoten deuskue

Gotzainak, homilian, akonpainamendua ezinbesteko dogula azaldu dah izan be, bere esanetan, “el amor de Dios por su pueblo debe traducirse en capacidad de transmitir Buena Noticia a todas esas personas que viven cautivas o temerosas o, sencillamente, intentando buscar algo que de paz y sentido a sus vidas”.

Laguntzaileak badaki benetako eta ezinbesteko gidaria Espiritu Santua dana

Laguntzaileak, bereizten lagunduko badau, ze ezaugarri izan behar dauan eta ze alderdi kontuan hartu behar dan argitu dau. Entzute arretatsua, bihotzez bat egitea eta egoera jakin baten dagozan pertsonen aldeko otoitza aitatu ditu, besteak beste:  “una actitud de escucha, mucho más cristiana y eficaz“. “Porque la escucha atenta, es un buen antídoto contra el clericalismo”, esan deutse Eukaristian parte hartu daben abadeei. Aldi berean, barrukoei lagun egiteko eta sobre todo a los que están o se sienten ya fuera” eskatu dau.

Akonpainamenduak buruz burukoa izan behar dau, baina alkartean egiten da

El obispo, Hobiratzen Santuaren prozesinoan

Eguraldia lagun bada, bihar arratsaldez ospatuko dan Hobiratze Santuaren prozesinoa 19:30etan hasiko da Joan Santuak parrokian. Federiko Moyua plazan amaituko da ibilbidea eta bertan Bilboko gotzainak berba batzuk esango deutsez Bilboko kofradia-kideei eta Salbea abestuko dau eurakaz eta herriagaz. 

Santa Vera Cruz kofradiak antolatutako prozesino hau Bilboko garrantzitsuenetakoa da, bai erakarten dauan jente-kopuruagaitik eta bai prozesinoan ataraten dabezan irudien kalitate historiko eta artistikoagaitik be.

Aste Santuko prozesino garrantzitsuena Argi eta Berbizkundearena da; Pazko-egunez ataraten da, baina aintzazko prozesinoa da eta ez penitentziazkoa.

Biharkoa da prozesino orokor bietako bigarrena eta jarraipena emoten deutso gaur hasitako Nekaldiaren kontaketari. Egundoko balio artistikoa daben irudiak ataraten dabez 1.000 penitentziagilek. Eurei esker, besteak beste, Bilboko Aste Santua nabarmendu egiten da Penintsulako iparraldeko gainerakoen artean. 

Kofradien Ermandadetik adierazo dabenez, eskulturen artean, bi nabarmentzen dira: Ecce-Homo (Ricardo Iñurria, 1944), maila handikoa misterio-pauso lez zentzuzko neurriengaitik eta irudien kokapen eta adierazkortasunagaitik eta Pietatea (Juan Pascual de Mena, 1756), eskultura-multzo lez, Bilboko Aste Santuko harribitxia.

Pausoaren jabe dan Nekaldiaren Kofradiako eroaleek bultzatzen daben Ecce-Homok emoten deutso hasiera prozesinoari.

Ondoren, Santa Maria Magdalenaren pausoa ataraten da. Gure Aita Jesus Nazaretarraren kofradiak daroa eta Lourdes Hernandezena da. Kofradiaren titular dan Gure Aita Jesus Nazaterarraren irudiagaz batera ataraten da prozesinoan. Jenteak jaiera handia deutso irudi honi eta Madrilen gurtzen dan Medinazelikoaren kopia da.

Ondoren, Santiago Apostoluaren kofradia joango da pauso bigaz: bata berea, Parkamenaren Kristoa (anonimoa, XVII. gizaldia) eta bestea maisulana: Jesus Kurutzea lepoan daroala (Raimundo Capuz, 1705). Pauso hau, Bilboko gehienak lez, Vera Cruz kofradiarena da eta honek itzi egiten dau kalera atara daien. 

Gainera, Enkontruaren pausoa atarko da (1955), ohikoa baino handiagoa eta modernista. Tomas Paresek egindakoa da eta ‘Madre de Dios de las Escuelas Pías’ kofradiarena da eta beronek eroaten dau. 

Apaltasunaren Kristo Santua

Enrique Ruiz Floresek egindako Apaltasunaren Kristo Santuaren misterioaren pausoa (2016) atarako da kalera, Sei irudiz baliatuz, kurutzean josi aurretik Jesusek Kalbarioan egin eban otoitzaren une nagusiak irudikatzen ditu. Begoñako Andra Mari kofradiarena da. 1929tik hasita, Bilboko Aste Santuan lepoan ataraten daben misterio-pauso bakarra da eta batez be Oscar Soriak egindako andak nabarmentzen dira.

Ondoren prozesinoan atarako dana, Bilboko Aste Santuko pausorik handiena da, hau be Vera Cruz kofradiarena: Hiru Kurutzeen pausoa edo Lantzakadarena (1945). Nabarmentzekoak dira Bilboko Aste Santurako hainbat pauso egin eban Quintin de Torre irudigilearen irudi ikusgarrien aurpegiak. 

Golgota pausoa (2022) agertuko da ondoren. Jesus Cepedaren lan hontetan, Osasunaren Kristo Santua ikusi geinke eta beragaz batera, Maria Birjina, San Joan, Santa Maria Magdalena eta Arimateako Jose. Nekaldiaren kofradiak eroaten dauan pauso honen azken egitasmoa hamar irudikoa da. 

Ondoren, Santa Vera Cruz kofradiako kideek Uribilduko Kristo (Juan de Mesa, 1620) eroango dabe). Bilboko udalaren irudi hau Kuritziltzatu txiki bat da, baina balio artistiko eta kulrutal handia dau. Ohikoa da lore zuri-gorriez apaintzea. 

Prozesinoko azken irudien artean, Pietateko Andra Mari dago (1756). Askoren ustez, Juan Pascual de Menaren eskultura hau da Bilboko Aste Santuko irudirik garrantzitsuena. Benetan, Kristo eta bere Ama Guztiz Santuaren irudiak altararako egin ziran, baina askoren lanari esker, berrogeta hamar urtetik gora daroez irudi hau kalera ataraten. San Nikolas parrokia da, baina Mesedetako Andra Mari kofradiak eroaten dau. 

Azkenik, San Joanen (Jose Larrea, 1944) eta Bakardadearen Ama Birjinaren (Raimundo Capuz, 1962) pausoak doaz, Eguen eta Bariku Santuz ohikoa danez. Pauso bion artean, Vera Cruz kofradiako penitentziagileek Lignum Crucis dalakoa daroe, Bilboko kofradiarik zaharrena dan honen harribitxi espirituala, Kalbariako Kurutzearen ezpala. 

Misa Crismal