Bilboko gotzainak, Joseba Segurak, erlikiaren emote ekitaldian zera gogoratu eban: Vietnamen erahil ondoren, santuaren gorputz atalak bere jaioterrira, Elorriora eroan ebezela. Honeen arteko batzuk bertako basilikan dagoz gaur egun. Honeen arteko zati bat izan zan atzo Hanoin gurtzeko itxi zana. .

“Eleiza bien arteko loturea erakusten dau ekitaldi honek baina, era berean, gaur egunean be misiolari senak indartsu darraiela erakusten dau”, adierazo eban Joseba Segura gotzainak. Eskerrak emon ebazan “fedearen dohaiagaitik” eta “Giuse gotzainaren harrera beroagaitik”. Aurrera begira be, Eleiza bien arteko harremanak sendotzeko guraria azaldu eban.
Erantzunean, Joseph gotzainak eskerrak emon eutsazan Bilboko gotzainari San Valentino Vinhen erlikiak ekarteagaitik. Era berean, santuaren gurari biak gogoratu ebazan: santu bat egotea bere jaioterrian eta Sortzez Garbiari eskainitako eleiza bat eukitea Vietnamen.
San Balentin Vietnamen
Berriotxoako San Balentin 1827ko otsailaren 14an jaio zan Elorrion, fededun sendi baten. 1851an izentau eben abade eta ondoren, Dominikoen ordenean sartu zan, bere guraria misiolari izatea zalako. 1858an Vietnamera heldu zan kristinauek jazarpena jasoten ebela. Gotzain izentu eben Asiako herrialdean ezkutuan, kartoizko boneta eta banbuzko makilea jarrita. 1861ean martirioa jaso eban, 34 urte ebazala.
(Hanoiko gotzaitegiko komunikabide sailak eskainitako informazinoa eta irudiak)
Hainbat ekitaldi astean zehar
Bilboko gotzaina astean zehar dabil Vietnameko gizartea eta Eleizea ezagutzen.
Heltzerakoan, konfesino ugaritako tenpluak ezagutzeko aukerea izan eban. Jardunaldi berean, eukaristia buru izan zan Hanoiko San Antonio Ham Long parrokian.
Astean zehar Bui Chuiko eleizbarrutia ezagutzeko aukerea be euki dau eta eraikitzen dagozan katedral barriko lanak be ikusi dauz.
Bilboko gotzaina Vietnsmen Berriotxoako San Balentinen erlikia bat eroaten.
— Diócesis Bilbao (@DiocesisBilbao) August 22, 2025
El obispo de Bilbao celebró ayer en una eucaristía en la parroquia San Antonio Ham Long en Hanoi (Vietnam) y hoy ha visitado la catedral que está en construcción y se ha reunido con el obispo de la… pic.twitter.com/7dLeNKIq3D
Hai Duongeko santu martirien santutegian be ospatu dau mezea Joseba Segurak. Toki hau be eraikitzen dagoz eta bertan goresten da, besteak beste, Berriotxoako San Balentin.
Joseba Segura Bilboko gotzaina Vietnamen erahil eben Berriotxoako San Balentin egon zan lekuetan ospatzen.
— Diócesis Bilbao (@DiocesisBilbao) August 23, 2025
El obispo de #Bilbao preside la misa en el Santuario de los Santos mártires de Hai Duong. pic.twitter.com/67y8q5eNdw
Gaur gotzainak mezea ospatuko dau (ingelesez) Hanoin dagoan Cua Buac parrokiako atzerriko alkarteagaz. Arratsaldez bisita kulturala egingo dau.
Joseba Segura martitzenean itzuliko da Bizkaira. Lehenengo Gotzain Kontseilua irailaren 9an izango dau.