Azterraldia aldi bitan
Azterraldi nagusirako egutegia:
1.ALDIA: Hautagaien lehen aukeraketa
2025eko abenduak 1: Lehenengo aldirako lagungarrien bialketa.
2026ko urtarrilak 22: Erantzunak jasotzeko azken eguna (14:00ak arte)
2026ko urtarrilak 23: Zenbaketa eta emaitzak Gotzainari aurkeztea.
Neurritasun-puntuaketaren bidez, Bikario Nagusi izateko boto gehien jaso daben hiru izenen eta lurralde bakotxean Lurralde Bikario izateko hiru izenen lehen aukeraketa egitea da lehenengo aldi honen helburua.
2. ALDIA: Behin betiko proposamena
2026ko otsaiak 16: Bigarren aldirako lagungarriak bialdu.
2026ko martxoak 23: Erantzunak jasotzeko azken eguna (12:00ak arte).
2026ko martxoak 23: Zenbaketa eta emaitzak Gotzainari aurkeztea.
Bigarren aldi honetan, partaideek Bikario Nagusi izateko egokientzat jotako abade baten izena eta bakotxari dagokion lurraldeko Lurralde Bikario izateko egokientzat jotako abade baten izena aukeratuko dabe lehenengo aldian osotutako zerrenda orientagarrietatik; dana dala, honeetan agertzen dez diran hautagaiei botoa emoteko aukera dago,
Gotzainaren bereizketaren ostean, azken erabakiaren barri emongo da.
2026ko irailaren 1ean jabetuko dira kargu barriez.
Parte-hartzea
Bikario Nagusia eta Lurralde BIkarioa aukeratzeko prozesuan honeek parte hartu daikie: ministerio ordenatuek (abade, fraile eta diakono) banakako botoagaz, laikoen ordezkaritza zabalak ardurakidetasun-organoen, pastoral batzordeen, biziera sagaraturako institutuen, mobimentuen, alkarteen eta bikaritza mahaien bidez; honeek talde-botoa emongo dabe.
Hautaketan, talde baten baino gehiagotan dagozanek behin bakarrik parte hartu daikie. Jardunbidean zehaztasunak emoten dira, besteak beste, papertxoen eta kartazalen erabilerari buruz, botoaren konfidentzialtasuna ziurtatzeko.
Lurralde bikarioen epe kanonikoaren betetzea eta Bikario Nagusiaren karguari sinodo-oinarriak borondatez ezartzea batzen dituan prozesu honen bidez, Bilboko eleizbarrutiak parte-hartzea, gardentasuna eta etenbako ebaluazinoa lehenesten dituan gobernu-ereduaren aldeko konpromisoa berretsi gura dau.






