25-06-2025 Miércoles, XII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Hasi dira udako kanpamentuak
24.06.2025

Hasi dira udako kanpamentuak

Kurtso amaieragaz batera hasten dira udako kanpamentuak. Eleizbarrrutiko ehunka ume, gaztetxo eta gaztek, begiraleekin batera, eguneroko kontuak alde batera itzi eta egun bereziak bizi izango dabez, bizikidetza, jolasak eta beste hainbat jarduera buztartuz. Aurton, Errekarte Pastoral Barrutiko (PB) 10 eta 15 urte bitarteko gaztetxoen 'Gaztenahiak' taldea izan da goiztiarrenetakoa eta Orobion egiten dihardue kanpamentua.

Joan dan domekaz, ekainak 22, eurakaz eguna pasatzera joan diran senide eta adiskideen eguna ospatu dabe. Eukasristia ospatu dabe, alkarregaz bazkaldu, neska-mutikoek prestatutako jokoetan eta bingo musikalean parte hartu.

ÑOA Ekainaren 22an, domekaz, Errekarte PBko 10 eta 15 urte bitarteko gaztetxoen Gaztenaiak taldearen kanpamentuan sendien eguna ospatu dogu. Sendi eta lagunak gugaz eguna pasatzera etorri ziran. Alkarregaz Eukaristia ospatu dogu, bazkaldu, gaztetxoek prestatutako jokoetan eta bingo musikalean parte hartu. Alkartean bizi izan genduan egun polita izan zan. Oraindik egun batzuk geratzen jakuz Orobion gozatzeko eta kurtsoa amaitzeko.

“Alkartean bizi izan genduan egun polta izan zan”. Oraindik egun batzuk geratzen jakez Orobion gozatzeko, kanpamentua amaitu aurretik. Ondo pasatzen jarraitu!

Gaztenahiak kanpamentua