02-01-2025 Jueves, semana - navidad
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Hasiera emon jako Jubileuari, “gure inguruan daoan ona autortzeko aldiari”, Bizkaian
29.12.2024

Hasiera emon jako Jubileuari, “gure inguruan daoan ona autortzeko aldiari”, Bizkaian

Eguraldia lagun, Eleiza katolikoak hogeta bost urtez behin ospatzen dauan Urte Santu edo Jubileuari hasiera emon jako. On Joseba Segura gotzaina buru, prozesinoan joan dira San Nikolas eleizatik Santiago katedraleraino eta hemen Eukaritia ospatu da. Gotzainak, homilian, hauxe eskatu dau, besteak beste: urte berezi honek "fortalezca nuestra identidad como Iglesia diocesana y, al mismo tiempo, nos abra a la universalidad de la experiencia de la fe".

Familia Santuaren Egunez, mundu osoko Eleizbarrutietan emon deutse hasiera Urte Santuari. Bilboko Eleizbarrutian, Urte Santuari hasiera emon deutsan Eukaristiaren aurretik prozesinoa egin da Bilboko zazpi kaleetan. 

Urte Santuaren hasierako ohikuneari jarraituz, Joan Santuak jatorrizko tenpluan egon zan Kristoren irudia buru dala prozesinoari ekin jako San Nikolas eleizan, katedralera iritsiz. Bertan, gotzainak kurutzea ate nagusiaren atarian haru eta altxatu egin dau herriari erakusteko. Ondoren, prozesinoan sartu dira katedralean eta altara-inguruko bateoarrira joan dira eta bertan Bateoa gogoratu dabe. 

Homilia

Gotzainak, hasieran, “adquiere un significado especial” hartu dauan eguna gogoratu dau, izan be Jainkoak era berezia aukeratu eban mundura etorteko: “como un ser débil, incapaz de florecer sin el apoyo de una familia”.

Homilian, Jubileua eta Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena buztartu ditu, esaldi berezi eta esanguratsua osotuz: “Peregrinos de esperanza con la mirada en el futuro”

`Itxaropenean Erromes etorkizunari begira´. Urte Santuaren eta Bilboko Elizbarrutiaren urteurreneko goiburuek bat egiten dabe esaldi borobila osotuz.

Gotzainak “la esperanza que no defrauda“, aitatu dau, aita santuak `Spes non confundit´ Jubileua deitzeko argitaratu dauan buldan aldarrikatzen dauana. Horren haritik, On Joseba Segura gotzainak Jubileuaren esanguran sakondu dau, hauxe gogoratzen deuskula esanez: “somos parte de algo más grande que nosotros mismos: una Iglesia viva que respira con dos pulmones, oriente y occidente, y late en cinco continentes”.

Bere sorreraren 75. urteurrena ospatzen diharduan Bizkaiko lekuko Eleizari dagokionez, zera esan dau: “cada comunidad, cada grupo de fe, cada familia cristiana es como una pequeña Nazaret donde el Evangelio se hace vida cotidiana”.

Familia bizitzan gazi-gozoak egoten dira eta Bizkaiko sinisdunen sendian be beste horrenbeste. Hutsak huts, erromes jarraitzen dogu, Ebanjelioa itsas-argi dogula.

Gotzinaren homiliak, kutsu baikor eta alaia agertuz, gure inguruan itxaropen hau erakusten dauan hainbat zantzutan jarri dau arreta: “jóvenes que siguen buscando a Dios, en las familias que transmiten la fe, en las mujeres y hombres voluntarios que sirven a los más necesitados, en los catequistas que siembran la Palabra, en los sacerdotes que entregan su vida celebrando y acompañando la fe del Pueblo“.

Deiak

Gotzainak, Jubileuaren deia nabarmendu dau: “renovar la esperanza que mira al futuro“, funtsezkora bueltatuz: “crecer con Cristo”. “La amargura de corazón” saihesteko eta “de reconocer todo lo bueno que existen en nuestro entorno” gauza izateko eskatu dau.

Urte Santuak gauza argia erakusten deusku: Fedea ez dala eremu pribatu edo alkarte txikietan bizitzekoa. Jubileuak mundu osoko kristinauen familia erraldoiagaz batzen gaitu.

On Joseba Segura gotzainak gogoratu dauanez, Urte Santuak beste hau be agertzen dau: “la fe no es un asunto privado ni de comunidades pequeñas. Somos parte de esa gran familia católica”. Eta Eleiza katolikoak hainbat kontinentetan bizi dauan egoera honan laburbildu dau: “En África, donde la Iglesia crece con vigor juvenil; en Asia, donde la Iglesia es una comunidad minoritaria que a menudo sufre persecución; en América, donde la religiosidad popular mantiene viva la llama de la fe; en Oceanía, donde pequeñas comunidades son sal y luz; y en nuestra vieja Europa, llamada a abrirse a profundos cambios y a la aceptación de que ya no somos el centro de casi nada”.

Gaur hasten dogun bide honetan, izan daigula Maria eta Joseren laguntza. Lagundu deiskuela, euren antzerakoak izaten. Inoiz hutsik egiten ez dauan Jaungoikoaren itxaropenaren lekuko izaten. 

Ospakizuna parrokietan

Datorren urtarrilaren 5ean, Agerkundearen egunez, Bizkaiko parrokietako ospakizunek jubileu-kutsua izango dabe. Gaurtik aurrera, Bilboko katedrala “jubileu tenplua” izango da. Hau da, ‘jubileua’ jadetsi ahal izango da adiskidetzearen sakramentuaren (autortzaren) bidez, astelehenetik domekara, 18:00etatik 19:00etara, eta 19:00etako Eukaristiagaz.

Martitzenez eta egunez, aldez aurretik hitzordua eginda (94 4153627/ 610357751), 10:00etatik 12:00etara jadetsi daiteke