11-06-2025 Bernabé, apóstol
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Helsinkiko gotzainak jardungo dau abadeen urteurreneko ekitaldian
10.06.2025

Helsinkiko gotzainak jardungo dau abadeen urteurreneko ekitaldian

Datorren eguenez, ekainak 12, Jesukristo gure Jaun eta Abade Nagusi eta Betierekoaren Egunez, abadegintzaren urteurrenak ospatuko dira. Aurton, 1965ean abade egin ziranek Diamantezko Ezteguak, 1975ean ordenatutakoek Urrezko Ezteguak eta 2000ean abade egindakoek Zidarrezko Ezteguak ospatuko dabez. Eukaristia -eurakaz bat egin gura daben guztientzat zabalik-, 12:30etan ospatuko da Begoñako basilikan.

Goizeko 10:30etan Begoñako gogarte etxean batuko dira eta Raimo Goyarrola Finlandiako Helsinkiko gotzainak berbaldia eskainiko dau. 12:30etan, Eukaristia, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala, Begoñako Andra Mari basilikan, eta 14:00etan, bazkaria gogarte etxean.

https://www.youtube.com/watch?v=wKj8q6Tbg-U
Helsinkiko gotzainak berbaldia emon eban 2024ko maiatzaren 28an, Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak antolatuta
Goyarrola_Bilbao
Mons Raimo Goyarrola Helsinkiko gotzaina izango da ekitaldi honetako hizlaria. Argazkian, On Joseba Segura Bilboko gotzainagaz.

DIAMANTEZKO EZTEGUAK OSPATZEN DABEZAN ABADEAK (abadegintzaren 60. urteurrena)

JESUS ZALBIDEA ALCIBAR
MARTÍN ARANBARRI ETXABURU
JAIME LARRINAGA YURREBASO
DIONISIO BOROBIO GARCÍA

URREZKO EZTEGUAK OSPATZEN DABEZAN ABADEAK (abadegintzaren 50. urteurrena)

JESUS MARÍA CENDOYA GARATE
JOSE RAMÓN MUERZA SARALEGUI
JOSE FELIX ZAMAKONA ARANGUREN
JUAN ZARRAGOIKOETXEA KAREAGA

ROBERTO UNZUETA JAYO
GONZALO LANDABURU (OPUS DEI)

ZIDARREZKO EZTEGUAK OSPATZEN DABEZAN ABADEAK (abadegintzaren 25. urteurrena)

ROBERTO JAUREGIBEITIA SAINZ

Los presbíteros que han celebrado su aniversario con el obispo