15-11-2025 Sábado, XXXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Heziketa-saioa Vida ascendente / Bizian gora mobimentuan
13.11.2025

Heziketa-saioa Vida ascendente / Bizian gora mobimentuan

"Vida ascendente / Bizian gora" mobimentuak, kideen etenbako heziketaren garrantziaz jabetuta, Sakramentuen gaia lantzen dihardu. Atzo -eguaztena-, eleizbarrutiko hainbat lekutako kideak Barrian batu ziran adiskidetzearen inguruko saioan parte hartzeko. Felix Alonso eleizbarrutiko abadeak gidatu eban saioa.

Manuel Heredia kontsiliarioak azaldu dauanez, une nagusi bi izan ziran: “lehenengoa, Jainkoa, guztiz errukiorra izaki guztiakaz, bere herriakaz eta pekatariakaz. Ondoren, bihotz-barritze erlijiosoaren ezaugarri nagusiak: norabidez aldatu, barrutik eraldatu, jainko ekimenari erantzun, damutu, sinistu eta iraun”.

Vida Ascendente/Bizian Gora

Gure Eleizari asko emon deikeoen jubilatu eta nagusiak senide giroan batu ziran heziketa-saioan.

“Argitan bagabilz, Jainkoa ere argitan dagoan lez, alkartasuna dogu geure artean, eta haren Seme Jesusen odolak pekatu guztitik garbitzen gaitu” (1 Jn 1, 7).

Vida Ascendente/Bizian Gora